Lan eskaintza: Adakik komunikazio arduraduna behar du

Adaki komunikazioa enpresak komunikazio arduraduna behar du, kazetaritzan, publizitatean edo ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna eta esperientzia duena komunikazio estrategien garapenean eta komunikazio planetan.

Eskakizunak:
-Komunikazio Zientzien ikasketetan lizentziatua: kazetaritzan, publizitatean edota ikus entzunezko komunikazioan.
-Ingeles maila altua. ( Certificate in Advance English)
-Euskara, ahozkoa eta idatzizkoa (EGA)
-Gutxienez hiru urteko esperientzia komunikabideetan edo komunikazio agentzietan.

Funtzioak:
-Edukien erredakzioa (txostenak, prentsa oharrak, postak…).
-Barne eta kanpo komunikazio estrategien garapena
-Komunikabideekin bitartekaritza
-Publizitate kanpainen kontzeptualizazioa eta garapena
-Gure bezeroen komunikazio planetan jasotako komunikazio ekintzen exekuzioa eta jarraipena.

Zer eskaintzen da
Ordutegi malgua eta lan-giro aparta.
Interesatuek CVa bidali adaki@adaki.com helbidera “Lan eskaintza” jarriz gaian.

Utzi iruzkina