“Irabia Control de Plagas” webgunea

Zerbitzu enpresa batek, beste ezeren gainetik, bi puntu argi uzten dituen webgunea behar du: zertara dedikatzen den eta nola jarri harremanetan konpainiarekin. Eta askoz ere hobe kontaktua Call to Action edo akziorako deia deritzanarekin batera badoa, alegia, potenzialak diren bezeroak aktibatzea helburu duen botoi edo lotura, bihurketak handitu ahal izateko.

Webgune baten lehenengo baldintza funtzionala izatea da. Berriki webgune berria egin diogu Irabia Plagas enpresari. Izurriak kontrolatzera dedikatzen da.

Edukiaren bolumena kontutan hartuta, lehen urratsa edukien arkitektura garatzea izan zen, ibilbide argi, erraz eta azkarrak bilatuz. Azkenean, erabiltzailearen esperientziak ona izan behar du eta webgune baten garapen prozesu osoan izan behar da kontutan UX edo user experience delakoa. Eraginkorra ez bada, erabiltzailea di-da batean aterako da orrialdetik.

Irabiaren kasuan, erabiltzaile objektiboaren profila aintzat hartu dugu, menu horizontal zabalgarria aukeratu dugu, bilatzailea gehitu eta edukien estrategia bat landu dugu giltza-hitzak eta loturak egoki erabiliz. Ikusten den moduan, xehetasun guztiak hartu behar dira kontutan emaitza nahi bezalakoa izan dadin.

Webgune berri bat egitea pentsatzen ari bazara, ondorengo ezaugarriak oinarrizkoak dira:

  • Informazioak ondo egituratuta egon behar du, erabiltzailea galdu ez dadin eta aurkitu nahi duen hura azkar aurki dezan edo enpresari interesatzen zaion informazio hura jaso dezan.
  • Intuitiboa eta funtzionala izan behar du.
  • Diseinu erakargarria behar du.
  • Diseinuak responsive deritzana izan behar du, gailu guztietan weba ondo ikusteko.
  • Kargatzen irauten duen denbora garrantzitsua da. Abiadura kontutan hartzekoa da oso.
  • Akziorako deiak izan behar ditu.
  • Kontaktuak beti eskura edo ikusgai egon behar du.
  • Kalitatezko edukiekin eguneratu behar da weba eta ondoren sare sozialetan zabaldu eduki horiek, webera lotura eginez.
  • Posizionamendua. Web berri bat egiten duenak ezin du web zaharreko URL-ak berrikoetara bideratu gabe uzti, posizionamendua mantendu nahi bada. Eta aurreko puntuarekin lotuta, posizionamenduak erlazio zuzena du edukiekin ere.

Aholkua: Webgune baten garapena kontratatzen bada, logikoena da posizionamendua ere kontratatzea. Bestela, gurpilik gabeko autoa erostea bezala da.

Proiektu honen parterik garrantzitsuena “lead“ak lortzea izan da. SEO tekniken bidez aurreikuspenak gainditzea lortu dugu.

 

Web Irabia Plagas

 

Web Irabia Plagas - Plagas

 

Web Irabia Plagas Servicios