Herriko ekitaldien agenda, bizitzaren erakusleiho

Zure herria bizia da. Udalak herri eragileekin elkarlanean ekitaldi andana antolatzen du. Baina herritar guztiak horren jakitun dira?

Komunikatzen ez dena, askotan, egungo bizitzak daraman erritmo azkarrarekin, galdu egiten da. Ezinbesteko da hainbeste bilera, lan, kontaktu edota gestio eskatzen duen agenda kultural, kirol, aisia… batu eta noizbehinka bilduma batean jendeari komunikatzea, horrela herritarren asistentzia errazagoa izan dadin eta ekitaldia arrakastatsua.

Adaki Komunikazioa enpresak hainbat eta hainbat enpresa eta erakunderentzako burutzen ditu diseinu lan mota anitzak: eskuorriak, flyerrak, triptikoak… edota agendak, esaterako. Honakoak dira erakundeen alorrean egindako azkenak, Lazkaoko Udala eta Igorrerako:

  • Lazkaoko Udalean bi hilabetetik behin kaleratzen da etxe guztietan herriko ekitaldien bilduma. Formatua berezia da oso, kontsultatzeko erraza, bisuala eta etxean eskegi daiteke egutegiarekin batera. Uneoro daki herritarrak horrela zein eskaintza dagoen herrian.

  • Igorren berriz detaile gehiago duen agenda kaleratu ohi da. Ekitaldi bakoitzaren xehetasunak eskaintzen dira bertan, azalpen ororekin. Liburuxka formatuan egiten da, kontsulta erraza eta oso intuitiboa.

Zuk ere zure udalerriarentzat Agenda bat sortu nahi duzu? Ekitaldi bilduma bat egin? Adaki Komunikazioan zure beharretara egokitutako lana sortuko dizugu. Eskatu proposamena inolako konpromisorik gabe.

Ikusiko duzu, komunikazioak, herria herri bizi bilaka dezake. Gure hitza.

Utzi iruzkina

Entradas relacionadas