Fagor Automationen webgune berria

Fagor Automationek webgune berria aurkeztu du bezeroen eta nazioarteko publikoen artean komunikazioa berriztatzeko eta arintzeko apustuarekin.

Egin dugun webgune berrian Fagor Automationen egitekoa modu interaktibo eta ikustetsuan erakusten saiatu gara, balio korporatiboak nabarmentzen, hala nola, gertutasuna, malgutasuna eta teknologia eta berrikuntza, bideo korporatibo eta negozio bakoitzaren azalpenezko bideoak gehituta.

Fagor Automation Adaki Komunikazioarekin batera, orain dela urtebetewww.automationintheworld.com blogarekin hasi zen, online komunikazio plan batean murgilduta dago. Plan honen bigarren faseak, Fagor Automation webgune berri eta dinamiko batekin hornitzeaz gain, sare sozialen munduan  sartzea ere ekarri du (TwitterVimeo eta Flickr).