10 arrazoi sare sozialek funtzionatzen dutela erakusteko

Sare sozialen erabilerak gora egin du azken urtetan. Norbanakoak, taldeak, kolektiboak, enpresak, erakundeak… inork ez du aukera galtzen une horretan egite, ikusten, sortzen, pentsatzen… ari den hori partekatzeko. Sare sozialak ez dira moda huts bat, errealitate bat dira, eta funtzionatzen dutela erakusten duten hamar arrazoi azalduko dizkizugu jarraian:

  1. Plataforma bikaina dira nire negoziorako. Sare sozialak negozioen erakusleiho berriak dira. Zer egiten duzun, nola egiten duzun, o zure negozioak zertan datzan erakustea ezinbestekoa da emaitza gehiago eta hobeak lortzeko. Bezeroekin zuzenean komunikatu zaitezke. Bi alde besterik ez daude: enpresa eta bezeroa; igorlea eta hartzailea.
  2. Informazio interesgarria bilatzen dut. Sare sozialetan milioika informazio eta datu trukatzen dira egunean. Mota guztietako informazioa duten datuak dira, tartean zuk behar duzun hori.
  3. Interesgarria den zerbait dut kontatzeko. Zer egiten duzun, nola egiten duzun, edo zergatik egiten duzun kontatzea, adibidez. Kontatu nahi duzun hori helarazten lagunduko dizute sare sozialek, eta zure interes berdinak dituzten beste erabiltzaile batzuekin harremanetan jarriko zaituzte. Sare sozialetan informazioa bilatzen duten erabiltzaileak baldin badaude, informazio hori ematen duten beste erabiltzaile batzuk daudelako da. Horien arteko harremanetatik sortzen dira milioika datu sortzen dituzten eta beste horrenbeste publikorengana iristen diren komunitateak.
  4. Denok dugu barnean atezain bat. Nork ez du atsegin besteak zertan ari diren jakitea? Kontua ez da besteen bizitza pertsonalean sartzea. Sare sozialetan informazio interesgarri eta erabilgarri asko dago, guretzat interesgarria izan daitekeena edo lagundu gaitzakeena.
  5. Doan denez enpresa trending topics horretan kokatuko dut. Ospea, publizitatea, presentzia… Dozenaka erabiltzaileren aurrean zure enpresa lehen aukera izan dadin lortzen lagunduko dizute sare sozialek, eta doan gainera. Sare sozialetan presentzia izateak zure negozioa ezagutzeko eta zu kontratatzeko interesa eduki dezakeen pertsonengana iristen lagunduko dizu.
  6. Denbora libre asko dut. Kirola egitea, zinemara edo antzerkira joatea, musika entzutea, irakurtzea… denbora librean egiten ditugun ekintzak dira. Baina geldialdi bat dugunean egiten ditugun gauzen artean, sare sozialetan nabigatzeak indar handia hartu du: lanean kafea hartzeko atsedenaldian, garraio publikoan goazenean edo garraio publikoaren zain gaudenean, hitzordua dugun pertsonaren zain gauden bitartean, dentistaren itxaron gelan, telebista ikusten dugun bitartean…
  7. Gadgets-etara engantsatuta nago. Argazkiak hobetzen dituena, eguraldiari buruzkoa, korrika egitera joandakoan erretako kaloria kopurua adierazten duena… geroz eta aplikazio gehiago ditugu eskura gure egunerokoan edo denbora librean erabiltzen ditugunak.
  8. Ia sare sozial guztietan ditut kontuak, baina ez ditut erabiltzen. Lehen pausoa egin duzu: sare sozialetan zaude. Orain egunean jarri eta kontuak eguneratzea egokitzen da.
  9. Bakarrik nago. Esaerak dio lagun onak esku bakarrarekin kontatu daitezkeela. Baina sare sozialei dagokionez, geroz eta lagun gehiago eta hobe. Sare sozialetan lagun asko edukitzeak informazio asko eta askotarikoa edukitzea esan nahi du; interesatzen zaizun eremuetan dagoen jendearekin erlazionatzeko aukera gehiago.
  10. Nire lagun gehienak sare sozialetan daude. Moda kontua izango da? Egia da sare sozialen inflexio puntua moda kontu bategatik iritsi dela. Denak sare sozialetan baldin badaude, ni zergatik ez? Tuenti, Facebook, Twitter, Instagram edo Linkedin dira, adibidez, sare sozial ezagunenak eta erabiltzaile gehien dituztenak. Baina sare sozial bateko kide izatea dagoeneko ez da moda kontua. Gizartearen zati dira, eta egunerokotasunaren zati.

Hamar arrazoi hauek nabarmen azpimarratzen dute sare sozialek gaur egun duten garrantzia; batez ere, blog bat edo webgune korporatibo bat dutenentzat, erabiltzaileak berain webguneetara bideratu ditzaketelako eta salmentak ugaritu.

Zer egin zure marka gogoan izan dezaten

Sofan eserita, lasai, erabat harrapatuta zauzkan telebista seriea ikusten ari zara. Afal ondorena da, eta hara non protagonistak sukaldeko armairutik marka ezagun bateko gaileta paketea ateratzen duen. Adi zaude zer kontatzen dion alboan duen kideari, eta bapatean… “gustura jango nituzke ba nik ere orain gaileta batzuk!”, pentsatzen duzu. Akabo. Hurrengoan erosketak egitera joandakoan han izango duzu zain gaileta paketea.

Zu gustura joango zara etxera, seriea gailetak janez ikusiko duzula pentsatuz. Eta gaileta saltzailea ere pozik egongo da. Lortu du helburua, iragarki gogaikarririk ikusi arazi gabe lortu du zuk bere produktua gogoan izatea. Product Brand Placement deitzen zaio horri: gune multimedia batean aurrez ordainduta marka jakin bateko produktua eszena jakin batean agertu eta marka horrek merkatuan duen posizionamendua handitzea.

Apple etxea da praktika hau gehien erabiltzen duen marketako bat. Ikea, Nike edo Visa-k ere sarri jotzen dute hau egitera. Helburua ez da zuzenean salmentak igotzea. Markari prestigio gehiago ematea baizik, erosleak gehiagotan kontuan izan dezan. Markaren izena kontsumitzailearen burbuinean sartzen da, marka hori erostera behartuta dagoela sentitu gabe.

Colhogar etxeak ere egin du saiakera Adakiko kideon artean. Amaitu da komuneko papera eta hara non geratu den kartoitxoa zintzilik. Handian ikusten da markaren izena, hurrena komunean sartuko denak nabarmen ikusteko moduan. Papera erostera joandakoan, baina, gogoratuko ote gara momentu honetaz? Ikusi egin behar!

Zer egin zure marka gogoan izan dezaten

Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna

Adaki aurten ere Begisare erakundearekin batera egon da Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Egunean. Erretinosi pigmentarioa ikusmenaren gaixotasun bat da, eta herritar gehienek oraindik ezagutzen ez badute ere, gero eta laguntza gehiago ditu. David Doblas Lagun Aro Gipuzkoa Basket Clubeko jokalariak ere erakundea babesten du, bere irudiarekin; Donostiako Bulebarrean ere gurekin egon zen, gaixotasunarekin duen inplikazioa erakutsiz.

Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna

 

Jardunaldira kaltetuak, senideak eta herritarrak bertaratu ziren, eta Erretinosi pigmentarioari buruz gehiago jakiteaz aparte, une dibertigarria igaro zuten.

Adaki harro dago Begisare erakundearekin lankidetzan ari delako, gaixotasunari buruz sentsibilizatzeko jarduera eta kanpaina ezberdinetan aholkularitza emanaz, komunikazio- eta marketin-arloetan.

 

Kanpaina honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri gehiago [+]

Adaki diseña la imagen del nuevo máster de transporte de la UPV.

Adaki Komunikazioa ha diseñado la Imagen gráfica y el tríptico del nuevo “Máster Universitario en sistemas de Transporte”presentado recientemente por la EHU-UPV. Los nuevos estudios cuentan con la colaboración de 21 entidades y empresas, entre las que se encuentra el Clúster MLC-ITS Euskadi y una decena de socios.

Gehiago irakurriAdaki diseña la imagen del nuevo máster de transporte de la UPV.

Lagun zaitzakegu?

Zure irudi korporatiboa sortuko dugu, edo daukazuna berritu. Webgunea diseinatuko dizugu.
Publizitate eta marketin kanpainetarako irudia prestatuko dizugu.

Jarri gurekin harremanetan