Nola bultzatu zure ikastetxea edo ikastola matrikulak igotzeko

Badakizu nola bultzatu zure ikastetxea edo ikastola matrikulak igotzeko? Manifiesto agentziak egin duena marka baten kanpaina fikziozko telesail batean bihurtuz,  adibide magistrala da. Modu asko daude eskola, ikastola edo formakuntza zentro  baten publizitatea egiteko. Ohikoena da ate irekien jardunaldiak antolatzea eta matrikula garaia iritsitakoan, kaleak kartelez jostea. Horrela, ordea, ezinezkoa da  ezberdintzea eta konpetenziari lehia irabaztea. Badira zure publikoaren atentzioa erakartzeko modu erakargarriagoak, dibertigarriagoak eta originalagoak, zabaldu nahi den mezua eta zentroa identifikatzen duten balioak zainduz.

Adakin bereziki gustatu zaigu, Universidad CEUrentzat  aipatu agentziaren  “#Primero” kanpaina. Proposamen sortzailea kanpaina Z belaunaldiari edo milurteko belaunaldiaren ondorengoari gehien gustatzen zaion formatura egokitzean oinarritu da. Hamar ataleko telesail bat sortu dute Instagramen eta Youtuben emateko. Unibertsitateko hiru ikasle dira protagonistak.

Sare sozialek eskaintzen diguten abantailetako bat da publikoa segmentatzea ahalbidetzen dutela, engagement kualitatiboa lortuz eta horixe da kanpaina honen kasuan egin dena. Edozein kasutan, segmentazioaren atzetik ondo diseinaturiko estrategia digital zehatz bat beharrezkoa da.

Sormenak gauzak alda ditzake baina ez da nahikoa kanpaina bat egitearekin. Marketin estrategian dago giltzarria.

Nola bultzatu zure ikastetxea edo ikastola matrikulak igotzeko

Ezinbesteko hiru pauso ikastetxeetako komunikazioa hobetzeko

Ikasleen garapena helburu duten proiektu berri asko garatzen dituzte ikastetxeek ikasturtez ikasturte, bakoitzak bere hezkuntza proiektuan oinarrituta. Komunitateko adituek ere buru-belarri jarduten dute horretan urte guztian zehar. Baina hezkuntza komunitatean egiten den lana gizarteratzea ez da erraza izaten. Bai beharrezkoa, ordea: komunikatzen ez dena ez da gizarteratzen, eta gizarteratzen ez dena ez da existitzen. Puntu honetan, berebiziko garrantzia hartzen du komunikazio plan on batek: hezkuntza proiektua noiz, nola eta nori azaldu. Horretarako balio du komunikazio planak.

Marka da komunikazio plan on baten oinarria, eta hezkuntza sareko ikastetxe bakoitza nortasun propioa duen marka bat da. Marka hori publiko objektibora helarazi behar da:  etorkizuneko ikasleen gurasoengana. Horretarako, ezinbestekoa da hiru pauso jarraitzea:

  • Komunitatea indartzea: Garrantzitsua da eskolako kideak ikastetxeko zati sentitzea. Eta horretarako, ikastetxean gertatzen den guztiaren berri izan behar dute. Ondo egituratutako eta eguneratutako webgune bat, informazio boletinak bidaltzea, eta sare sozialak eguneratuta izatea erreminta onak izan daitezke helburu horiek lortzeko. Komunikazio kabinete baten laguntza oso beharrezkoa izan dakizuke ekintza hauek egiteko: webgunea eguneratu, sare sozialak eguneratu eta haiekin interaktuatu, informazioan sakondu informazio boletin bat bidalita, komunikabideekin harreman mantendu, helburu bakoitzerako beharrezko euskarriak definitu eta sortu… Komunikazio kabinete baten laguntzarekin zer egin daitekeen ikusteko adibide on bat Villabonako (Gipuzkoa) Zubimusu ikastolaren webgunea da:

  • Mezua publiko objektibora bideratu: Ikastetxearen inguruan dauden komunikabideekin harremana izatea bide egoki bat izan daiteke marka publiko objektibora bideratzeko. Komunikazio Kabinetea arduratuko da komunikabideekin harrenama mantentzeaz eta unean-unean beharrezko informazio estrategikoa helarazteaz. Jarraian agertzen den irudia da horren adibde: Ordiziako Goierri Eskola ETBko albistegietan.

  • Mezua indartu: Komunikazio planean zehaztutako helburu bakoitza komunitateko kideengana eta publiko objektiboengana zuzendutako ekintza plan bati lotuta joan behar da. Publizitatea, informazio kartelak, edo lagungarri izan daitezkeen beste hainbat euskarrik indartuko dute helarazi nahi den mezua. Adaki Komunikazioak Zumarragako La Salle Legazpi ikastetxerako egindako bideoa da adibide bat:

Komunikazio kabinete baten babesean aritzeak lagundu zaitzake publiko objektibora iristen. Unean unean helarazi nahi duzun mezua modu egokian eta bide zuzenetik zabaltzeko gailuak zure eskura jarriko ditu kabineteak, aholkularitza pertsonalizatu batekin. Horretan adituak gara Adaki Komunikazioan. Ikastetxearen marka eta identitatea etorkizunean bertako hezkuntza proiektuaren kide izan daitezkeen ikasleen gurasoengana helarazten lagunduko dizugu.




Ikastetxe, ikastola eta formakuntza zentroek, behar dute komunikazio plan bat?

Komunikazio plana eskoletanGogotik egiten dute lan eskolaz kanpoko zerbitzuak eskaini, hezkuntza eredurik hoberena ezarri, prestatutako irakasleak ekarri, gurasoez arduratu, proiektu handinahiak abiatu, ikasle-trukaketa sustatu eta beste hainbat eta hainbat lan aurrera ateratzeko. Baina egiten duten guztia komunikatzen duten galdetutakoan, erantzuna honakoa izan ohi da: “Eta hori, nola egiten da?”

Hezkuntzaren sektoreak marketin eta komunikazio arauak bereganatu gabe jarraitzen du. Alabaina, enpresa batek bere produktua saltzen duen modu berean, hezkuntza zentroek beren burua saldu behar dute matrikula kopurua mantendu edo igo nahi badute.

Matrikulazio epeak zabaltzen direnean hasten dira dardarak. Jaiotza tasak behera egin duela, instalazioak ez direla egokienak, langabezian dauden gurasoek haurtzaindegitik haurrak atera dituztela… Testuinguruak aldatzen doaz eta eskola baten marketin planik hoberenak ere ez du haurdunaldiak ugaltzeko ahalmenik.

Gehiengo batek azken batean seme-alaben eskola arrazoi praktikoengatik aukeratzen du. Kokapenagatik eta haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen duelako, buelta gehiegirik eman gabe gaia serioa izan arren. Ez dira asko izaten hezkuntza eskaintzan sakontzen dutenak, ohiko informazio bileretan edo ate ireki saioetan azaltzen dutenetik haratago joanez. Hori bai, zuzena ala okerra, guztiek izaten dute aldez aurretik eskolari buruzko ideia edo iritzia.

Aurrez duten ideia edo iritzi hori erreala den jakitean datza erronka eta horrela ez bada, non dagoen haustura. Ikastetxe, ikastola edo formakuntza zentro batek komunikazio estrategiarik ez badu martxan jartzen eta ez badu komunikatzen, besteak izango dira bere irudia eraikiko dutenak eta seguruenik irudi hori eta zentroak nahiko lukeena ez dira bat etorriko.

Komunikazioa emaitzak ematen dituen baliabidea da baina ezinbestekoa da ondo kudeatzea.

Hor daude komunikabideak, web guneetako berrien atalak, buletinak erraz bidaltzeko aukerak, sare sozialak… Bideak badaude markari buruz pertzepzio positiboa sortuko duen irudi korporatiboa eraikitzen joateko. Eta bai, ikastetxeak, ikastolak eta formakuntza zentroak marka dira. Euren marka korporatiboa eta baloreak indartu behar dituzte, ikaslerik galdu nahi ez badute. Noski, ondo garatutako estrategia batekin.

Irudi korporatiboa eraikitzea ez da egun bateko kontua eta emaitzak ez dira bapatean iristen. Etengabeko lana da baina ez da komeni alde batera uztea eta horretarako aholkularitza behar da. Horretarako gaude.

Lagun zaitzakegu?

Zure irudi korporatiboa sortuko dugu, edo daukazuna berritu. Webgunea diseinatuko dizugu.
Publizitate eta marketin kanpainetarako irudia prestatuko dizugu.

Jarri gurekin harremanetan