adakin web garatzailearen profila duen pertsona baten bila gabiltza, lanari gogotsu ekingo diona eta taldean lan egiteko ahalmena duena. Lanpostua amatasun baja bat betetzeko da. Ezinbestekoa da hautagaiek web proiektuetan esperientzia zabala izatea, proiektuak kudeatu beharko ditu-eta.
Gutxieneko baldintzak:
- Gutxienez hiru urteko esperientzia web proiektuetan
- Web diseinuan ezagutza aurreratua
- WordPress CMSaren erabilera menperatzea
- HTML, CSS, JS eta PHP lengoaietan oinarritutako proiektuen garapena
- Adobe Photoshop eta Adobe Illustrator programen erabilera aurreratua
- Praktika onekiko eta kodigo garbiarekiko interesa eta erabilera
- Erabilgarritasunarekiko interesa eta erabilera
Baloratuko da:
- Goierri inguruan bizitzea
- Hizkuntzen ezagupena
Eskaintzen da:
- Egun osoko lana ordutegi malguan
- Lan giro ona
- Bezero interesgarriak
Interesa duzuenok, bidali zuen Curriculum Vitaea edota portfolioa, edo linka, adaki@adaki.com helbidera, “Web garatzailea” jarriz gai gisa.