On line

Kazetari batek udaletxe batetara deitzen badu komunikazio sailari buruz galdezka, litekeena da telefonoa hartzen duena isilik geratzea edo deia arduradunari pasatzea zuzenean. Deskribatu berri dugun egoera nahiko ohikoa da. Egia da ez dela gauza bera hiri bateko edo 1.000 biztanleko herri baten beharrizanak komunikatzea. Baina taimana gorabehera,...

Aurten ere SPRI eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun saiak berrikuntza babesteko estrategian martxan jarri dute +DIGITAL@2014 kanpainarekin. Ekimen honek digitalizazioan aurrerakuntzak sustatzen ditu bai barne prozesuetan eta ETEn bezero, hornitzaile eta administrazioarekiko harremanetan (Hobeki +digital@) eta baita enpresa erakundeetan ere (Lankidetza+digital@).

Webgune bat kudeatzen baduzu, honezkero entzungo zenuen ezaguna egin den cookien lege berriaren inguruko albisterik. Baina, zer da zehazki cookien lege hau? Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen 22.artikuloko bigarren atala besterik ez da; bertan cookiak erabiltzen dituzten webgune guztiek aldez aurretik erabiltzailearen onarpena behar dutela dio.

Web orria estreinatzea eta diariovasco.com sarietan administrazioaren site onena izateko publikoak hautatzea da jendaurrean eduki daitekeen aurkezpenik onena. www.urolagaraia.com webgune berriak ibilbide birtuala eskaintzen digu Ezkio-Itxaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga herrietatik barrena, oso modu intuitiboan; gainera, neurrirako bisita egiteko aukera ematen digu, gure mugikor, Smartphone edo tabletetatik.
Askok esparru pertsonalean lagunekin eta familiarekin komunikatzeko sare sozialak erabiltzen dituzte. Hala ere, enpresentzat ere erabilgarria izan daiteke, eta erabili beharko lituzkete, marketin eta komunikazio tresna gisa. Eusko Jaurlaritzaren Hobetuz programari esker diruz lagundutako sare sozialen kurtsoak egin daitezke. Programa hau Euskal Autonomi Erkidegoko enpresei formazioa emateko da.

Hilabete honetan Fumbarri enpresako webgunea argitaratu dugu. Fumbarri Europa mailako erreferentea da automobilgintza, zementugintza, inprenta, plastiko injekzioa, balbula eta makina erreminta sektoreetan eta webgune honen jomuga nagusia informazioa berregituratzea izan da produkzioan duten ahalmena nabarmentzeko.  Gure helburua Fumbarriren lana modu bisual batean erakustea izan da eta horretarako,...

Joan den astean makina-erraminta sektoreko lehen mailan dagoen Integi enpresa ermuatarraren webgunea publikatu genuen.  Europar fabrikatzaile honek moleteatzeko erramintak eta brotxaketa birakorreko buruak egiten ditu eta AFM (Asociación Española de Fabricantes de Máquinas-herramienta, Accesorios, Componentes y Herramientas) elkarteko kide da. www.integi.com...

Ostiralean Premios diariovasco.com sarien banaketa izan zen eta gu bertan izan ginen, Adaki Komunikazioak eginiko Ugassarenweb orrialdea finalisten artean baitzegoen.  Honakoak izan dira aurtengo irabazleak: Enpresa Web sailean “Restaurante Fronton” izan da irabazlea, Instituzio Web sailean “Donostia Kultura”, E-commerce sailean “Yogures Goenaga”, Blog sailean “Una foto por día”, Web Publizitate Kanpaina sailean “BMW X3″ izan da irabazlea eta publikoaren saria “Una foto por día” blogak irabazi du.
Lagun eta ezagunen artean talde polita elkartu ginen bertan. Hemen duzue bertan ateratako argazki bat: dvsariak 11  
WordPress 3.9 está disponible. Por favor, actualiza ahora”. Tras la irrupción de un aviso de este tipo, surge un dilema generalizado: ¿realmente es necesario hacerlo? La respuesta es SÍ. Al menos, si se quieren evitar ataques de hackers, corregir errores del software o bugs, y contar con las últimas funcionalidades del CMS (Sistema de Gestión de Contenidos) utilizado.