Komunikazioa

Adaki Komunikazioa agentzia saritua izan da, Begisare elkartearen Ikusmen Murriztua Dut kanpainarako garatu duen Ikusmen Murriztua dut VR sakelakorako aplikazioagatik eta haren baitako publizitate kanpainagatik. Fundación Mundo Ciudad erakundeak bultzatutako sariketa da SaludFestival. Publizitateak osasunaren, elikaduraren eta ongizatearen alorrean duen garrantzia azpimarratzea da sariketaren helburua....

Hezkuntzaren alorrean ezinbestekoa da komunikazio estrategia eraginkor eta zehatz bat izatea. Ikastetxe bakoitzak ezaugarri konkretu batzuei erantzuten die, horregatik, komunikazio estrategia hori zentro bakoitzaren behar zehatzetan oinarritu behar da. Hala ere, ikastetxe guztiek badute lotura komun bat: hezkuntza komunitatea. Zehaztutako komunikazio estrategian finkatutako helburuak lortzeko...

Hiru hilabete badira ikastetxeetan ikasturte berria hasi zela. Baina ezin da ahaztu ia hasi berria den abenturak hamar hilabeteko iraupena izaten duela: irailetik ekainera. Tarte horretan egindako lanak datorren ikasturtean isla nabarmena izango du. Horregatik, hezkuntza komunitatea indartzea oso garrantzitsua izaten da, ikastetxeko agente guztien ardura baita ikastetxe bakoitzeko hezkuntza proiektua garatzea.

Ikasleen garapena helburu duten proiektu berri asko garatzen dituzte ikastetxeek ikasturtez ikasturte, bakoitzak bere hezkuntza proiektuan oinarrituta. Komunitateko adituek ere buru-belarri jarduten dute horretan urte guztian zehar. Baina hezkuntza komunitatean egiten den lana gizarteratzea ez da erraza izaten. Bai beharrezkoa, ordea: komunikatzen ez dena ez...

Kazetari batek udaletxe batetara deitzen badu komunikazio sailari buruz galdezka, litekeena da telefonoa hartzen duena isilik geratzea edo deia arduradunari pasatzea zuzenean. Deskribatu berri dugun egoera nahiko ohikoa da. Egia da ez dela gauza bera hiri bateko edo 1.000 biztanleko herri baten beharrizanak komunikatzea. Baina taimana gorabehera,...

Donostiako Udalak diru-laguntzak emango dizkie merkataritza eta ostalaritzako establezimenduei errotuluak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz ipintzeko. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak lehentasunezkoa jo du ekimena "errotuluak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzea, besteak beste, kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak bermatzen baititu". Diru-laguntzen zenbatekoari dagokionez, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetako kanpoko errotulazioa...

Kalitatezko hezkuntza zentroak jakitun dira zer nolako balioa duten irakaskuntza ereduek, dedikazioak edota irakaslegoaren konpromisoak. Alabaina, hori guztia ez zaio sarritan gizarteari helarazten. Brandinga, hezkuntza zentro baten markaren proiekzioa, ez da aintzat hartzen ikasle berriak erakartzeko orduan. Espezializaturiko komunikazio kabinete baten lanak aukerak hobetu ditzake...

Se puede pensar que un blog es como tener un CV corporativo o un catálogo de servicios actualizado. Es mucho más. Un blog realiza una labor comercial ininterrumpida en todo el mundo. No hay límites temporales ni geográficos. ¿Vamos viendo el potencial que puede tener? Pues ahí...

Jakina da bilatzaileei jaten eman behar zaiela gure weba edo bloga ondo posizionatzeko. Zer esan nahi du horrek? ezinbesteko baldintza dela webeko edukiak eguneratzea Google-ek aintzat hartzeko eta bilaketa emaitzetan aurre hartzeko, webaren trafikoa handitzeko, hain zuzen. Behin edukiak lantzea erabakitakoan, ordea, beste galdera bat ateratzen...