Web diseinatzailea behar dugu adakin

Web diseinatzaile baten bila gabiltza adaki komunikazioan, bere lana gustukoa duena eta gauza berriak ikasteko kuriositatea eta lantaldean aritzeko gaitasuna dituena. Erabat beharrezkoa da esperientzia izatea bai web proiektuen kudeaketan eta baita garapenean ere.

Gutxieneko eskakizunak:

  • Gutxienez hiru urteko esperientzia webguneen garapenean
  • Web diseinuaren inguruko ezagutza aurreratua
  • WordPress-aren erabilera menperatzea
  • HTML, CSS, JS edota PHP-n oinarrituriko proiektuen garapena
  • Adobe Photoshop eta Adobe Illustrator programen maneiu aurreratua
  • Praktika onei eta kode garbiari buruzko ezagutza eta interesa
  • Irisgarritasunari eta erabilgarritasunari buruzko ezagutza eta interesa

Baloratuko da:

  • Goierri inguruan bizitzea
  • Hizkuntzen ezagutza

Eskaintzen da:

  • Lanaldi osoa ordutegi malguan
  • Lan giro ona
  • Bezero zerrenda interesgarria

Hautagaiek euren CVa edo portafolioa adaki@adaki.com-era bidali beharko dute gaian “webmasterra” jarrita. 

Tags:
,
Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat argitaratu