Branding: zer da marka arkitektura?

Marka arkitektura irudiaren bueltako gestioran jardunik garrantzitsuenetako bat da: talde batek barnebiltzen dituen markak antolatzen ditu. Beraz, marka arkitektura da branding-ak erakunde edo enpresa bateko markak antolatzeko duen herraminta.

Askotariko marka arkitekturak daude, baina orokorki begiratuta, lau dira eredu nagusiak: monolitikoa, independientea, mistoa eta lagunkoia. Honako ereduek irudi korporatiboen eta marka ezberdinen arteko elkarbizitza definitzen dute.

Zein dira marka arkitekturaren onura nagusiak?

  • Enpresari ahabildetzen dio branding estrategia bereiztuak eta ezberdinak sortu eta gauzatzea marka bakoitzari begira.
  • Argiro identifika daitezke enpresa bereko marken arteko harremanak eta mailaketak.
  • Kostuak optimizatzen ditu.
  • Marken artean sor daitezkeen arazoei buruz ohartarazten du.
  • Produktu berrientzako aukerak ikusarazten ditu.

Honakoak dira marka arkitekturari dagozkion eredu nagusiak edo erabilienak

Esan bezala, 4 eredu nagusi bereizten dira eta horiek gauzatzen edo sortzen dira enpresaren helburu, baliabide edota produktuaren ezaugarrien arabera.

Eredu monolitikoa

Marka bakarra erabiltzen da irudi korporatibo gisa eta baita enpresak garatzen dituen produktu guztientzako ere. Bere produktuen sarea zabaltzeko marka orokorrak duen irudi positiboan oinarritzen da.

Eredu bat da ULMA enpresa. Marka orokorra da enpresa osoaren irudi. Produktu ezberdinak merkaturatzen dituzte baina irudi orokorra beti berbera da; azpititulua da aldatzen den bakarra. Enpresaren parte diren kooperatiba guztiek politika orokorrak eta gestio estrategiak partekatzen dituzte baina bakoitzak bere produktu propioak merkaturatzen ditu.

Marka independienteak

Enpresako produktu ororentzat marka indartsu bat garatzen da. Estrategia hau erabili ohi da merkatu berean antzerako produktua eskaini nahi denean baina publiko ezberdinari zuzendua.

Estrategia honen eredu da Inditex enpresa. Inditex empresak 9 marka ezberdin barnebiltzen ditu (Zara, Pull&bear, Bershka, Massimo Dutti, Lefties, Uterque, Oysho…) guztiak modaren alorrekoak, baina oso irudi bereiztuarekin, bakoitza publiko helburu konkretu bati zuzendua.

Marka lagunkoiak

Estrategia honek ahalbidetzen du produktu berriek autonomia izatea bere branding estrategia definitu ahal izateko, baina baita enpresako marka nagusiaren irudi ona baliatzeko ere.

Eredu argia da esaterako da Orona.

Eredu mixtoa

Arkitektura mota honetan bi eredu nahasi ohi dira. Adibidez, Amazon:

Marka arkitekturaren gestioa zuzenki lotuta dago etorkizunarekin, aurreikusi ezin daitekeen etorkizun batera marken ekosistema egokitzearekin. Marka arkitekturak enpresak etorkizunean izan nahi duen hori aurreratzen du.

Ezin da guztiaz jakitun izan eta gertatuko den guztiari aurre hartu. Eredu estankoak izatetik haratago, egokitzen doazen marka arkitektura ereduak dira egungoak. Merkatuak baldintzatzen du, eta enpresa irudia egokitzen da, dugu.

Adaki komunikazioan markak sortu eta beren gestioa burutzen dugu. Estrategia orokorra, plangintza osoa eta kudeaketa zuzena, elkarlanean. Zure marka kudeatu nahi duzu? Adaki komunikazioan duzu aukera. Jarri gurekin harremanetan.

Utzi iruzkina

Entradas relacionadas