Branding: zer da marka arkitektura?

Marka arkitektura irudiaren bueltako gestioran jardunik garrantzitsuenetako bat da: talde batek barnebiltzen dituen markak antolatzen ditu. Beraz, marka arkitektura da branding-ak erakunde edo enpresa bateko markak …

Komunikazioa, Udalarentzat giltzarri

Udalarentzat eta udal ordezkarientzat giltzarri dira kudeaketa eraginkorra, etikan, herritarren partaidetzan eta gardentasunean oinarrituriko gobernantza eta gertukoa eta zuzena den komunikazioa. Komunikazioa ez da aukera bat. …

Enpresa bideoa Laulagun Bearings-entzat

Enpresa bideoen helburua marka baten, produktu baten edo zerbitzu baten inguruan atentzioa erakartzea da. Eta hori izan da, ain justu, ADAKI-tik Laulagun Bearings enpresarentzat egin dugun bidearekin lortu nahi izan duguna.

Bezeroengana, kontsumitzaileengana edo gure publiko objetibora iristeko biderik eraginkorrenetako bat dira gaur egun bideo korporatiboak. Izan ere, bezeroekin harremana finkatzeko eta hobetzeko komunikazio bide oso ohikoak eta trebeak bihurtu dira enpresa bideoak.

Enpresa bideoak helburu ezberdinetara bideratuta egon daitezke. Laulagun Bearings enpresaren kasuan, produktuari buruzko bideoarekin produktu berri bat merkatu berri batean erakustea izan da. Tamaina handiko errodamendu bereziak eta orientazio koronak egiten dituzte Laulagunen, eta orain gutxi sektoareari buruz Indian egin den azoka batean erakutsi dute bideo korporatiboa. Energia berriztagarrien sektorean aritzen diren bezeroei erakutsi zaie bideoa, zehazki eolikoak egiten dituztenei: Vestas, Goldwind, Siemens, Acciona-Nordex…

Laulagunen ekoizten dituzten hainbat pieza eta zein sektoretarako lan egiten duten ikusi daiteke irudietan. Produktuak horren modu zuzenean erakusteak sinesgarritasuna areagotzen du, eta horrek eragin zuzena du bezeroen erosketa erabakian.

Enpresako bideo bat egiterakoan ezinbestekoa da markaren, enpresaren edo indartu nahi den produktuaren ikuspegi zuzen bat ematea. Horregatik, bideoko irudietan, azaleratu nahi diren ezaugarriei eman behar zaie garrantzia.

ADAKI-n 15 urte daramatzagu gure bezeroei marketing-aren, branding-aren eta komunikazioaren alorrean aholkularitza eskaintzen. Zuk ere laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan!

#KontuanIzan, Begisareren publizitate kanpaina berria

#KontuanIzan publizitate kanpaina garatu du Erretinosi pigmentarioa dutenen  Gipuzkoako Begisare elkarteak. Ikusmen Murriztua Dut izeneko sentsibilizazio proiektua indartzen jarraitzeko beste pauso bat da #KontuanIzan kanpaina.  Real Sociedad futbol taldeko jokalarien babesa izan du, eta Adaki Komunikazioa agentziak egin du kanpaina.

Adakin urteak daramatzagu Begisarerekin elkarlanean, eta urtez urte, helburu zehatz bati lotutako lanketan oinarritu da publizitate kanpaina: ikusmen murriztua duten pertsonekin hartu-eman soziala hobetzea. Aurten, konpromiso horrekin bat egin dute Aritz Elustondo, Yuri Berchiche eta Toño Ramírez Real Sociedad futbol taldeko jokalariek. Erretinosi pigmentarioa dutenen bereizgarri den irudia eskuan hartuta, mezu argia zabaldu dute hiruek: “Ikur hau ikusiz gero, kontuan izan”.

Aritz Elustondo, Toño Ramirez eta Yuri Berchiche Begisareren #KontuanIzan kanpainarako egindako karteletan

Publizitate kanpainaren barruan sare sozialen aldeko hautua egin da, eta #KontuanIzan etiketa erabiliz hiru futbol jokalarien bideo bana zabaldu da. Horrez gain, kartelak eta informazio liburuxkak egin dira, komunikabideetan iragarkiak publikatu dira eta autobus markesinetan irudiak jarri dira.

Kanpainak herritarrengan eragin nahi du, “Ikusmen Murriztua Dut” ikurra eta bereizgarria ikusten dutenean, ikusmen urritasunen bat dutenekin nola jokatu jakin dezaten eta pertsona hauek gizarteratzeko mugimendu sozialean eragin dezan.

Kanpainarako egindako kartelak
Kanpainako kartela autobus geltoki batean

 

Voyage-k logotipo berria du

Sinboloa: Marka irudia:     Deskribapena: Voyage aeroportuetako kudeaketa zentroak irudi berria estreinatu du, Adaki Komunikazioak egindako logotipo berria. Garraioaren sektoreko Branding-aren eremuan dugun esperientziarekin eta …