Zure Udaleko albisteak Whatsapp bidez

Pentsatu duzue WhatsApp aplikazioa erakunde komunikazio zuzena ezartzeko plataforma ezin hobea dela? komunikazio eta marketin-estrategia berriak diseinatzeko aukera ematen du.

Ia guztiok gaude WhatsApp-en. Mundu mailan, 300 milioi erabiltzaile aktibo ditu hilean. 27.000 milioi mezu zabaltzen dira bataz beste 24 orduan.

Ohitura dugu berau kontsultatzeko; jasotzen dugu eta zabaldu. Gure albisteak igorri ditzakegu Whatsapp mezu baten bitartez; edo herriko agenda batzen duen irudi bat. Erabiltzaileek  mezu horiek jaso eta irakurtzen dituztela ziurra da; izan ere, azken estatistiken arabera, erabiltzaileen ia %100ek instalatuta dituzte mezularitza-aplikazio horiek beren telefono mugikorretan, eta behin eta berriz kontsultatzen dituzte egun batean.

Hona hemen aplikazio honen “DNA” definitzen duten alderdiak, komunikazio eta marketin-tresna gisa balio dutenak: erabiltzaile aktibo asko ditu; erabiltzaile potentzialen kopuru handia, edozein smartphonen erabiltzaile; erraz instalatzeko aplikazioa da; erabilerraza eta inplementatzen erraza; espektro guztien profilak, segmentazio handia egiteko aukera; erabiltzailearen informazioa: telefono-zenbakia, izena, argazkia, sare sozialak; talde pertsonalizatuak eta gonbidapenak sortzea; berehalako mezularitza, ahotsekoa, irudiak eta bideoak; mezu bera erabiltzaile askorekin partekatzeko aukera ematen du, eta hori erabilgarria da komunikazio-kanpaina “masiboetarako”; edota geolokalizazioa.

Abantailak ugariak dira gure publiko objetibora zuzenean eta konfidantzazko eremu batean iristeko.

Baita administrazioan ere

Administrazioa eta herritarraren arteko komunikazioa gero eta hurbilago eta gardenago egiten ari da.

Bide horretan, eta herritarrak informatuta edukitzeko helburuarekin Lazkaoko Udalak azkarra, erosoa eta zuzena den komunikazio kanal berria jarri du abian: WhatsApp bidezko komunikabidea. Irudi korporatiboa sortu dugu.