WeTransfer, fitxategien doako transferentzia

WeTransfer inolako instalaziorik behar ez duen  2GB arteko fitxategiak bidaltzeko doako plataforma bat da. Zerbitzu honen bitartez, modu erraz eta azkar batean pisu handiko dokumentuak bidali ditzakegu.

Zerbitzu honi esker, hemendik aurrera ez duzu zure posta elektronikoaren ahalmenaz arduratu beharrik izango zuen bezeroei fitxategiak bidaltzeko orduan. Transferentzia modu honetara egiten da: www.wetransfer.com webgunera sartzen gara, eskatutako datuak bete, partekatu nahi ditugun fitxategiak gehitu eta bidali egiten ditugu. Pauso hauek egin ondoren, WeTransfer-eko zerbitzarira igotzen dira dokumentuak eta posta elektronikoz hartzaileei honi buruz informatuko zaie.

adaki wetransfer

Ea erabilgarria iruditzen zaizuen!