Zure enpresa interneten Google My Business eta Google Maps-ekin

Zure enpresa interneten indartu daiteke Google My Business eta Google Maps konbinatuz. Google My Businessetik informazioa ateratzeko aukerarik gabe, Google Mapsek ez du erabilgarritasun handirik izango, zure enpresaren oinarrizko datuak jakiteko baino ez baituto balioko.

Google Mapsek beste edozein mapa baino ehunka milioi erabiltzaile gehiago ditu. Baliabide hori ondo aprobetxatuz gero, onura asko lor ditzakezu zure online enpresan. Google Mapsen onura nagusia zure enpresa sarean bilatzea da, baina hori ez da abantaila bakarra, bezero berriak lortzeko aukera nagusietako bat ere izan daiteke.

 

google maps adaki

 

Google Mapseko ranking-ak ez du ikusgarritasuna emateko soilik balio, baizik eta googlen zure negozioaren posizionamendua hobetzeko ere. Beraz, estrategikoki erabiliz gero, Google Mapsek marketin estrategiak garatzeko tresna gisa balio du.

Google Mapseko ranking-ek nola funtzionatzen duten jakiteko, hiru sailkapen-faktore nagusiak hartu behar dira kontuan:

  • Garrantzia: zure enpresa zenbateraino den garrantzitsua bezeroarentzat
  • Distantzia: zein distantziatara dagoen erabiltzailearengandik
  • Gorentasuna: zenbateraino den ezaguna zerbitzua

Posible da Google Mapsen enpresa bat jartzea Google My Businessen fitxa bat sortu gabe, baina bi zerbitzu horiek hobeto funtzionatzen dute elkarrekin. Google My Businessen fitxa edukitzea, aukera ezinhobea da negozioa nabarmentzeko, baita bezeroei eta Googleri informazioa ahalbidetzeko. Web posizionamenduan beste bilaketa-emaitza askoren artean nabarmentzen ere laguntzen du.

 

adaki my business

Erabiltzailea marka espezifiko bat bilatzen ari ez bada, beste enpresa batzuen zerrenda lortuko du, eta enpresaren deskribapenik, aipamenik eta kalifikaziorik gabe, produktu eta zerbitzu nabarmenik gabe, merkataritza-eguneratzerik gabe… ez du inoiz klik hori lortuko.

Beste arrazoietako bat posizionamendua da. GMB Googleri informazioa emateko modu zuzen bakarrenetakoa da. Horren ondorioz, Googlek errazago sortzen du bere negoziorako ezagutza-panel bat eta markaren SERP-a aberasten du.

Laburbilduz, Google My Business eta Google Maps bezero berriak erakartzeko eta sarean enpresaren posizionamendua hobetzeko tresna potentzialak dira. Horregatik, garrantzitsua da hauek ondo konbinatzea emaitza ezinhobeak lortzeko.

 

Zure negozioa interneten bultzatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta zure helburuak lortzen lagunduko dizugu.