Sortu zure markako maskara higieniko pertsonalizatuak

Musukoak derrigorrezkoak direnetik, guztiok gaude gure maskara perfektuaren bila: homologatua, berrerabilgarria eta, batez ere, erosoa eta segurua den musukoa nahi dugu.

Geratzeko iritsi dira osagarri hauek. Adakin zure marka eta branding-estrategia indartzeko musuko higieniko pertsonalizatuak egiteko aukera ematen dizugu.

Sortu zure enpresako musukoak langile eta bezeroentzat, eta bermatu segurtasuna lantokian zure marka bultzatuz.

Adakin maskara pertsonalizatuak egiten ditugu, enpresa, ikastetxe eta erakundeentzat. Mota askotako maskara-eredu homologatu eta eraginkorrak ditugu: haur eta helduentzat higiene-maskara berrerabilgarriak, FFP2 segurtasun maskara autoiragazleak, etab.

Gure modeloak behar guztietara egokitzen dira: oihalezko maskarak eta maskara elastiko berrerabilgarriak egiten ditugu. Gainera, maskara egokitu eta doitzeko gailu eroso eta malguak ere eskaintzen ditugu, silikonaz eginak. Eta zure maskara garraiatzeko eta babesteko zorro segurua nahi baduzu, pertsonalizatu dezakegu.

Set higienikoak: maskara, eskuoihal higienizatzaileak eta musukoa garraiatzeko zorroa

Lantokian segurtasuna bermatzeko aukera bat da langileen artean set higienikoak banatzea. Adakin horrelako set-ak pertsonalizatu eta zure markaren diseinura egokitzen ditugu. Set higienikoetan musuko bat, eskuoihal higienizatzaileak eta musukoa garraiatzeko zorroa daude.

Sartu, ikusi, eta egin eskaera modu errazean hemen.

Informazio gehiagorako, idatzi adaki@adaki.com helbidera.