Sare sozialetan formatzeko diru laguntzak

Askok esparru pertsonalean lagunekin eta familiarekin komunikatzeko sare sozialak erabiltzen dituzte. Hala ere, enpresentzat ere erabilgarria izan daiteke, eta erabili beharko lituzkete, marketin eta komunikazio tresna gisa. Eusko Jaurlaritzaren Hobetuz programari esker diruz lagundutako sare sozialen kurtsoak egin daitezke. Programa hau Euskal Autonomi Erkidegoko enpresei formazioa emateko da.

Sare sozialen kurtsoen helburua enpresetako marketin eta komunikazio arduradunak formatzea da perfilak sortu eta sare sozialak kudeatzen ikas dezaten. Dena dela, kanal hauek edozein modutara erabiltzen hasi aurretik, enpresak estrategia digitala definitu behar du eta honen oinarria barne-analisia eta sektorearen ikerketa (benchmark) bat da.

Estrategia digitala ezarritakoan, plataforma digitalen aukeraketa zuzena (Facebook, Twitter, Google+, YoutubE, Vimeo, Flickr, Pinterest, Linkedin…) beharrezkoa da, 2.0 plataforma bakoitzaren helburuak (blogak, ikus-entzunezko kanalak, sare sozialak…) erabilera baldintzatzen baitu.
Zuen enpresan komunikazio kanal berri hauetan hasteko beharra eta nahia badago, eta ez badakizue nondik hasi, Adaki Komunikazioa da zuen irtenbidea. Adaki Komunikazioan euskarri digitaletarako komunikazio estrategia espezifikoak egiten ditugu, baita formazio kurtsoak eta sare sozialen jarraipenak ere, modu aktibo batean parte hartzen hasteko eta publiko objektiboarekin konexioak sortzeko.

Informazio gehiagorako: 943 72 54 54
Harremanetarako pertsona: Eneritz Lazkano