Dagoeneko Bergoglio etxean da.

Pasa den abuztuan, gure lankide batek “tuneatutako” postal hau bidali zigun Erromatik Adakira. Bitxia dena da gaur, azaroaren 2an, iritsi zaigula.

Arte callejero en Roma

Berrogeita hamar glue Erroman

Erroman goitik behera, hiriko arteak egindako eztandaren lekuko da bat. Fatxada eta paretek garrasi egiten dute isilean, kaleak boterearen aurka korazatu beharreko lurrak diren arima

A-daki Taldea

Zer uste zenuten, aurten ez genizkizuela opor on batzuk desioko Adakiren estiloa jarraituz? Ba bai. Historiako iheslaririk ezagunenen paperean murgildu da aurten Adakiko profesionalen komandoa

#KontuanIzan, Begisareren publizitate kanpaina berria

#KontuanIzan publizitate kanpaina garatu du Erretinosi pigmentarioa dutenen  Gipuzkoako Begisare elkarteak. Ikusmen Murriztua Dut izeneko sentsibilizazio proiektua indartzen jarraitzeko beste pauso bat da #KontuanIzan kanpaina.  Real Sociedad futbol taldeko jokalarien babesa izan du, eta Adaki Komunikazioa agentziak egin du kanpaina.

Adakin urteak daramatzagu Begisarerekin elkarlanean, eta urtez urte, helburu zehatz bati lotutako lanketan oinarritu da publizitate kanpaina: ikusmen murriztua duten pertsonekin hartu-eman soziala hobetzea. Aurten, konpromiso horrekin bat egin dute Aritz Elustondo, Yuri Berchiche eta Toño Ramírez Real Sociedad futbol taldeko jokalariek. Erretinosi pigmentarioa dutenen bereizgarri den irudia eskuan hartuta, mezu argia zabaldu dute hiruek: “Ikur hau ikusiz gero, kontuan izan”.

Aritz Elustondo, Toño Ramirez eta Yuri Berchiche Begisareren #KontuanIzan kanpainarako egindako karteletan

Publizitate kanpainaren barruan sare sozialen aldeko hautua egin da, eta #KontuanIzan etiketa erabiliz hiru futbol jokalarien bideo bana zabaldu da. Horrez gain, kartelak eta informazio liburuxkak egin dira, komunikabideetan iragarkiak publikatu dira eta autobus markesinetan irudiak jarri dira.

Kanpainak herritarrengan eragin nahi du, “Ikusmen Murriztua Dut” ikurra eta bereizgarria ikusten dutenean, ikusmen urritasunen bat dutenekin nola jokatu jakin dezaten eta pertsona hauek gizarteratzeko mugimendu sozialean eragin dezan.

 

Kanpainarako egindako kartelak

 

Kanpainako kartela autobus geltoki batean

 

UGGASAko irudia

Sinboloa: Marka irudia:       Deskribapena: Adakirentzat plazerra da Ugassa-Urola Garaiko Garapenerako Agentziarentzat lan egitea. Besteak beste, erakundearentzat logotipoa sortu dugu, identifikatu eta posizionatuko

adaki_tori

Tori.eus sortu dute, Wetransfer euskaraz

Tori.eus gunea aurkeztu berri du PuntuEus Fundazioak. Tamaina handiko artxiboak sarean partekatzeko gunea da, Wetransfer ezagunaren berdina, baina euskaraz eta erabat doan. Euskarazko internet egunaren

Ana-ren iPhone-a

Jakina da iPhone -ak smartphone bikainak direla, baina mailu bezala erabiltzeko ez daude prestatuta oraindik. #geek #fake

Pepsik sortu du iraultza

Pepsik hanka sartu du bere azken publizitate kanpainan. 1974ko Portugalgo Kabrelinen Iraultzari edo AEBko beste iraultza kultural edo arrazagatiko batzuei keinu eginez, kanpainako modeloak argazki