Nola kudeatu erakunde komunikazioa instituzio publikoetan?

Erakunde publikoetan ezinbestekoa da konfidantzazko prentsa-gabinete bat izatea herritarrei mezuak ahalik eta modu argienean eta ulerterrazenean zabaltzeko.

Testuinguru komunikatiboa aztertu eta egoerara egokitutako kanalak eta mezuak hautatu behar dira, eta adakin adituak gara horretan.

Komunikazio zerbitzu integrala ematen diegu gure bezeroei: komunikazioaren kudeaketa eta aholkularitza zerbitzuaz gain, euskarri grafikoen sorkuntza eta diseinua eta webgunearen kudeaketa zerbitzua ere eskaintzen dugu.

Laguntza behar duzu zure mezuak herritarrei iristarazten? 

Gure bezeroekin erabiltzen ditugun euskarri komunikatiboetako batzuk aurkezten dizkizugu jarraian. Segi irakurtzen!

  • Aldizkariak

Aldizkaria nahi bezala planteatu daiteke, edukiaren araberako atalekin eta erakundearen irudi korporatiboa errespetatzen duen maketazio eta diseinu lanekin. Tresna egokiak dira kontatzeko asko dagoenerako eta herritar guztiengana iristeko.

revista institucional

  • Newsletter-ak (edo boletin elektronikoak)

Erakundeek haien presentzia digitala landu behar dute gaur egun, eta kontaktuen datu base aberatsa izanik, hainbat alorretan xede publikoarengana iristeko bide eraginkorrena dira newsletterrak. Noski, ongi maketatuta eta itxuraz egokiak izan behar dute hartzailearen atentzioa deitzeko.

newsletter

  • Sailen koordinazioa

Erakunde publikoek hainbat sail izaten dituzte, eta sail guztien komunikazio beharrak kudeatu behar dira plangintza estrategiko bat osatuz.

coordinación de equipos

 

  • Hedabideekin harremana

Erakundeen komunikazio estrategian ezinbestekoa da komunikabideekin harremana ere kontuan izatea. Gai bakoitzak bere trataera behar du: prentsa oharra, prentsaurrekoa…

medios de comunicación

  • Digitalizazioa

Gaur egun hedabide berriak, online izaera dutenak ere landu behar dira, bai edo bai!

digitalización

  • Irudi korporatiboa

Erakundearen irudi korporatiboa islatu behar da egiten dituen komunikazio eta ekintza guztietan. Horretarako, ezinbestekoa da diseinu landu eta garatu bat izatea, diseinatzaile grafiko profesional batek sortua.

imagen corporativa

  • Ekitaldiak

Ekitaldiak erakundeen komunikazio estrategiaren zati garrantzitsua dira eta xehetasun guztiak zaindu behar dira helburuak lortzeko.

evento institucional

 

Esperientziadun komunikazio gabinete bila bazabiltz, leku egokira iritsi zara. Jarri gurekin harremanetan hemen.