Mutil berria dugu Adakin

Diseinuzale amorratua. Diseinuarekin erlazionatutako orok txunditzen du: diseinu editorialak, arkitekturak, produktuak, animazioak, ilustrazioak edota diseinu grafikoak. Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen EHUn eta Internet Eremuetan Sistemen Integrazio Masterra egin zuen Mondragon Unibertsitatean. Autodidaktatzat du bere burua eta etengabeko irakaskuntza, diseinuaren altzoan irakurtzea, proiektuei buruz hitz egitea, ezagutza eta esperientzia partekatzea eta ahal duen neurrian dakiena erakustea gustatzen zaio.

Bai. Eneko Maiz du izena eta diseinatzaile grafikoa da. Freelance gisa fitxatuta genuen aurretik eta aukera iritsitakoan, alferrik galdu baino lehen, adakiko taldera batu da.

Legazpiarra, 78koa, CV inbidiagarria du, esfortzuaren eta etengabeko formakuntzaren ondorioz, baina hoberena da langilea eta jatorra dela. Etxerako modukoa, alegia.

Pozik gaude gurekin lanean hastearekin. Eta ezagututa, jakinekoa da zuri ere ez dizula hutsik egingo.

Espero dugu gure artean izatea denbora luzez. Saiatuko gara zoriontsu egiten.