Marka arrakastatsu bat eraikitzeko pausuak

Marka arrakastatsu bat eraikitzeak lan eta konstantzia handia eskatzen du. Marka bat eraikitzeko eta merkatuan finkatzeko prozesuari deitzen zaio branding-a.

Kontsumitzaileen artean arrakasta izango duen marka bat eraikitzeko, ezinbestekoa da hainbat alderdi lantzea: marka-estrategia, identitate bisuala eta markaren kudeaketa.

cómo construir una marca de éxito

Marka estrategia

Marka estrategia merkatuaren azterketa batetik hasten da beti. Ezinbestekoa da merkatuan zer dagoen jakitea, zure markaren balio-proposamena zein izango den zehazteko, lehiatik bereizi ahal izateko.

Gainera, marka estrategian, beharrezkoa da barne-ikuspegia zein kanpo-ikuspegia hartzea kontuan, eta biek koherenteak izan behar dute. Marka estrategian  komunikazio tonua ere definitu behar da. Hau da, nola komunikatuko du bere jarduera? Zein da markaren nortasuna?

Markaren identitate bisuala

Marka arrakastatsu baten identitate bisuala markak izango duen estilo grafikoa irudikatzen du, baita marka ezaugarritu eta gainerako proposamenetatik bereiziko duten elementu estetikoen multzoa ere. Laburbilduz, markaren identitate bisualak marka estrategian ezarritakoa transmititzen du modu bisualean. Balioak transmititu behar ditu eta nortasun propioa izan behar du.

Markaren kudeaketa

Markaren iruditeria estetikoa  eraiki ondoren, ezinbestekoa da nola kudeatzen den definitzea eta kontrolatzea. Horretarako, 3-5 urte inguruko kudeaketa plana sortzea eta markaren bilakaera neurtuko duten KPIak definitzea gomendatzen da. Marka kudeatzeko prozesua markaren bilakaeraren jarraipena egitea dela esan daiteke: ekintzen emaitzak neurtzea, publikoak markari buruz duen pertzepzioa identifikatzea, eta abar.

Zure marka behar bezala kudeatzen ari zaren ez badakizu, edo denboran iraungo duen marka arrakastatsu bat sortu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: