Komunikazio arduradun bila gabiltza

Pertsona aktiboa bazara, Gipuzkoan edo Bizkaian bizi dena, eta talde dinamiko batean sartzeko gogotsu bazaude, zure bila gabiltza!

👉Komunikazioa, Sare Sozialak eta Online Marketinaren inguruan ezagutza zabala duen komunikazio arduraduna bilatzen dugu, sektorean gutxienez 3 urteko esperientzia duena. Ezinbestekoa da euskaraz komunikatzen jakitea.

Ordutegi malgua izango duzu, eta ez duzu mugarik izango zure garapen profesionalerako: bezeroekin lan egingo duzu zuzenean eta aurrera egingo duzu iristen zaren lekuraino. Ez zaizu laguntzarik eta komunitaterik faltako onenekin ikas dezazun.

📩Bidaliguzu zure CVa adaki@adaki.com helbidera eta erantzungo dizugu.