Goierri Eskola Teknopolisen

Hainbatetan, berrikuntzaren kontzeptua desagertu egiten da inbertsio eta proiektu handien artean. Goierri Eskolan urte asko daramatzate lanean hezkuntza-arloan, prestakuntza-ereduetan eta talentua erakartzen; talentuaren eta hezkuntzaren berrikuntzan, hain zuzen ere.

Oraingo honetan, Goierri Eskolaren eskutik, eta Seaberyenpresarekin lankidetzan, lanean ari dira Soldamatic simulagailuaren teknologia eskolako ikasleei eta eskualdeko enpresei hurbiltzeko. Irtenbide berritzaile bat da Soldamatic,simulazioan oinarrituta dagoena, balio pedagogiko handiko ERREALITATE HANDITUAren teknologiarekin, soldadura-prestakuntzari zuzenduta.

Beste modu batera ezin izan zitekeenez, Goierri EskolaHETEL Heziketa Teknikoko Elkarteko kide den heinean, sektoreko berrikuntzen zain dago beti. Esperientzia hori Teknopolis-en ikus dezakezue, ETB1n, datorren astelehenean, hilaren 27an,Goenkaleren ostean; ETB2n, asteazkenean, hilaren 29an, eta baita ere asteburutako emisioetan. Ez ezazue galdu.

https://www.eitb.eus/

Goierri Eskola Teknopolisen