Eusko Jaurlaritzak eta SPRIK berrikuntza proiektu eta IKTetarak laguntzak

Aurten ere SPRI eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun saiak berrikuntza babesteko estrategian martxan jarri dute +DIGITAL@2014 kanpainarekin. Ekimen honek digitalizazioan aurrerakuntzak sustatzen ditu bai barne prozesuetan eta ETEn bezero, hornitzaile eta administrazioarekiko harremanetan (Hobeki +digital@) eta baita enpresa erakundeetan ere (Lankidetza+digital@).SPRI  Taldeak diru-laguntzak ematen ditu IKTen ezarpen-planak martxan jartzeko; besteak beste:

– Betiko enpresaren webgunearen diseinua, baldin eta enpresari buruzko informazioa biltzeaz gain merkataritza-salerosketak egiteko aukera ematen badu.

– Negozio elektronikoa (e-Business).

– Online marketina, Web 2.0arekin zerikusia duten proiektuak, ospea online, komunikabide sozialak eta posizionamendua.

– Komunikazioa hobetzeko Intranet eta/edo Extranet diseinatzea eta ezartzea.

– Barne Komunikazio sistemen diseinu eta ezarpena, wiki moduko tresnetan oinarritua.

3.65 milioi euroz hornitutako laguntza honetan izen emateko epea otsailean hasiko da eta irailean amaituko da.