Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak enpresa industrialetan txertatzeko diru laguntzak

Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak enpresa industirialetan txertatzeko diru laguntzak emango ditu Eusko Jaurlaritzak. Industria arloko zein produktu eta prozesu industrialekin lotutako zerbitzu teknikoetako zein diseinu eta logistikako enpresa txiki, ertain eta handietara zuzendutako laguntzak dira.

Covid-19ak azken astetan izan duen eraginak agerian utzi du hainbat sektoretan gaur egun oraindik bizi duten arrakala digitalari buelta emateko giltzarrietako bat izango dela teknologiak eta zerbitzuak modu iraunkor batean txertatzea, horien bidez bezeroengana zein hornitzaileengana modu zuzenagoan iritsi ahal izateko, eta, hala, enpresaren lehiakortasuna hobetzeko.

Laguntzen barruan, diruz laguntzeko moduko jarduerak izango dira, besteak beste, erosketa edo salmenta elektronikoarekin lotutako proiektuek, B2B (Business to Business) edo B2C (Business-to-Consumer) proiektuek edo tele lanarekin lotura duten jarduera guztiek.

Programa honetako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte industri arloko enpresek eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoak, diseinu zerbitzuak eta logistikako zerbitzuak ematen dituztenek. Aholkularitza gastuei dagokionean, onuradun bakoitzari gehienez ere 18.000 euroko laguntza emango zaio. Laguntzak ETE-ei (enprea ertain eta txikiak) zein enpresa handiei zuzenduta daude.

EIKT-en garrantzia

Enpresa alorreko jarduerak komunikatzeko, bezeroekin edo hornitzaileekin edo gizartearekin, orokorrean, harremana izateko eta mantentzeko erreminta digitalak erabiltzea ez da gauza berria. Baina, EIKT-en erabilerak indarra hartu du berriz, eta geratzeko indarberritu direla esan daiteke.

Tecnologías de la Electrónica, la Información y las ComunicacionesSareetako trafikoa %40 hazi da azken hilabetean, eta sare sozialen kasuan, erabilera %70 igo da. Argi geratzen dira, beraz, ohiko ariketa komertzialaren osagarri modura kanal digitalak erabiliz lan egiteak dakartzan abantailak.

Bidaiak ia ezerezera murriztu diren garai hauetan, badirudi sektore industrialean ezin dela bestelako jarduera komertzialik egin. Alderantziz da ordea. Garai hau oso egokia izan daiteke bide digitalak eta EIKT-ak erabiliz jarduera komertziala berriz aktibatu eta epe motzera emaitzak lortzeko. Honakoak izan daitezke Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiliz indarrean jarri daitezkeen hainbat jarduera komertzial:

  • Salerosketa komertzialetara bideratutako atala sortu enpresaren webgunean
  • Enpresaren jarduera komertzialari buruzko edo bestelako jarduerei buruzko albiste buletinak bidali
  • Sare sozialen kudeaketa (enpresek LinkedIn-en dituzten orrialdeetara bisitak zein enpresetako langileen perfiletara bisitak %79 igo dira azken hilabetean)
  • Webinarrak edo bilera komertzialak erreminta digitalen bidez egiteko kudeaketa
  • Enpresaren online posizionamendua (SEO) hobetzeko albisteak eta testuak sortzea
  • Zure enpresak sarean duen irudia hobetzeko jarduerak gauzatzea

Zure enpresarentzat metodologia egokiena

Garatu ditzakezun jarduerei buruzko informazio gehiago behar baduzue, zuen enpresaren beharretara ondoen egokitzen den metodologia aukeratzeko aholkularitza, zein Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak enpresa industirialetan txertatzeko Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diru laguntzak kudeatzeko behar duzun laguntza emango dizugu adaki-n.

Gurekin harremanetan jartzeko hainbat bide jarri ditugu zure eskura: Bidali mezu bat (adaki@adaki.com) eta guk deituko zaitugu bilera bat egiteko data bat zehazteko. Edo, nahiago baduzu, deitu zuk zeuk (943 72 54 54) eta hitz egingo dugu.