ADAKI Euskaraldiarekin bat

ADAKI-k Euskaraldiarekin bat egin du. Urola Garaiko (Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga) hainbat enpresek, lantegik eta UGLE lanbide eskolak bere atxikimendua adierazi diote egitasmoari.

Tartean izan da ADAKI enpresako Andoni Larrañaga ere.

Euskaraldiarekin bat egiten dutela adierazi dute enpresek, eta langileei, bezeroei, eta hornitzaileei egitasmoaren berri emateko konpromisoa hartu dute. Bakoitzak bere lantokian Euskaraldia bultzatuko du eta erraztasunak emango ditu egitasmoak aurrera egin dezan, euskararen erabilera areagotzeko. Hala, herritar guztiei Ahobizi eta Belarriprest izatera animatu dituzte UGLEN elkartu diren enpresek.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da Euskaraldia. Baina Urola Garaiko lau herrietako lan taldeak aspalditik ari dira egitasmoa prestatzen. ADAKI-k eta eskualdeko beste hainbat enpresek eta eragilek bat egin dute ahalegin horrekin. Enpresetan, eskoletan eta tailerretan Euskaraldia bultzatuko eta babestuko dute elkarrekin.

Euskaraldia aukera ona izango da euskararen erabileran saltoa edo aurrerapausoak emateko, euskara gehiago erabiltzeko enpresetan, herrietan, kaleetan, kiroldegietan, lagunartean, familietan, eskoletan… Aukera ona izango da hizkuntza-ohitura batzuk aldatzeko, zailtasun batzuk gainditzeko…; aukera ona izango da euskararen inguruan batzeko.

ADAKI-n euskararen alde egiten jarraituko dugu, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra gu ere Ahobizi eta Belarriprest izango gara. Animatu zu ere eta batu Euskaraldira!

 

Euskaraldia_ADAKI