Adakik EHUko garraio-master berriaren irudia diseinatu du.

Adaki EHUk aurkeztu berri duen “Garraio-sistemetako unibertsitate-master” berriaren irudi grafikoa eta triptikoa diseinatu ditu. Azterlan berriek 21 erakunde eta enpresaren lankidetza dute, eta horien artean daude MLC-ITS Euskadi Klusterra eta hamar bat bazkide.

Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoak hartuko du sektorearen egungo ikuspegia duten ikertzaileak eta profesionalak prestatzeko sortu den titulu berria. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Garraio Sistemetako Master Ofiziala eskainiko du 2013/2014 ikasturtetik aurrera, Miriam Peñalba koordinatzaileak jakinarazi zuenez, Mugikortasunari eta Logistikari buruzko Topaketa Estrategikoaren esparruan. Topaketa hori Mugikortasun eta Logistika Klusterrak (MLC-ITS Euskadi) antolatu du, euskal unibertsitate publikoaren laguntzarekin.

Miriam Penalba

Argazkilaria: Iñaki Egia, Sareko Informazioa (IER)