360 graduko bideoak. Bestelako esperientzia erabiltzailearentzat

360 graduko bideoek bestelako esperientzia bat ematen diote erabiltzaileari, eszena edo objetu bat angelu guztietatik ikustea ahalbidetuz. Hauek, esperientziak lehen pertsonan bizitzeko aukera ematen dute, leku horretara joan beharrik izan gabe.

Teknologia berriarekin eguneratuta ez egoteak eragin negatiboa izan dezake zure negozioan, hortaz, horrelako bideoak lagungarriak dira bezeroen atenzioa lortzeko, eta, gainera, zure marka nabarmentzea ere lortuko duzu.

360 graduko bideoak grabatzeko, kaptazio-ekipo berezi bat erabiltzen da, inguru osoan lenteak dituena. Sortutako irudiek espazio guztia harrapatzen dute, eta, ondoren, software baten bidez muntatzen dira. 360 graduko bideoekin lan egiterako orduan hainbat formatu desberdin daude: promozio-edukitik informazio-edukira. Baliabide hori erabiltzen jakitea ezinbestekoa da eduki-estrategia sortzeko.

360 graduko bideo mota ohikoenak

  • Ekitaldiak: bideo mota hauek gertaerak modu errealean grabatzea ahalbidetzen dutenez, bertan egongo bazina bezela gozatzeko aukera ematen dute. Mintegi edo hitzaldi bati ere aplika dakioke, ikusten ari den pertsonaren esperientzia hobetuz.
  • Informazioa: gai desberdinak ulertzen laguntzen dute. Erabiltzaileari egoera kontrolatzeko eta gertatzen ari den horretan murgiltzeko aukera ematen diote.
  • Paisaia: Turismoaren sektorea, adibidez, baliabide horretaz balia daiteke, paisaia eta tokiak angelu guztietatik ikusi daitezke eta.
  • Entretenimendua: entretenimenduaren eta umorearen bidez edukiren bat sustatzeko ere balio dute; izan ere, tresna honekin zure publikoaren arreta lortuko duzu.

Bideo hauek eskaintzen dituzten abantailen artean, kontsumitzailearekiko leialtasuna dago. Enpresek eduki- eta komunikabide-forma berriak erabiltzeko ahalegina egiten dutenean, erabiltzaileen arreta eskatzen dute. Horrek aukera ematen dio jendeari enpresa edo marka berritzen ari dela jakiteko.

Publizitate-kanpaina bat egiten ari zara?  360 graduko bideoek bihurketa gehiago sortzen, bideoetan bisita gehiago lortzen eta erabiltzailearen konpromisoa areagotzen lagunduko dizute.

Adakin, zure enpresaren, merkataritza-lokalaren edo aukeratzen duzun lokalaren 360 graduko bideoak egiten ditugu. Baditugu zure beharrak asetzeko behar diren tresnak eta esperientzia.

Berritzekoa asmoa baduzu eta atzean geratu nahi ez baduzu, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.