Nola erregistratu zure marka edo izen komertziala?

Zer da marka bat? Eta izen komertziala? Nola erregistratu zure marka edo izen komertziala? Zergatik da beharrezkoa markaren erregistroa? Adaki komunikazioak du erantzuna.

Marka & izen komertziala

Marka eta izen komertziala ezberdindu behar ditugu.

Marka zure produktu edo zerbitzuaren identifikatzailea da; identitatea ematen dio eta markaren jabetza ezartzen du. Ez hori bakarrik, marka da merkatuan produktu bat ezagutu eta konpetentziarengandik ezberdintzen duen eskubidea.

Izen komertziala, berriz, enpresaren identifikatzailea da, beste enpresengandik ezberdintzen duena, batez ere sektore edota produktu berdintsuen ekoizleak direnean. Ez da izen soziala, zeina erregistroan enpresak duen izena den eta tramite formaletarako erabiltzen den: fakturak, kontratuak… Izen komertziala alor komertzialean erabiltzen da, enpresaren produktu oro, marka ezberdinak izan ditzaketenak, identifikatzeko.

Beraz, marka eta izen komertziala ez da gauza bera. Markak produktu eta zerbitzuak merkatuan ezberdintzea du jomuga; izen komertzialak berriz enpresa bera bereiztea lehiakideengandik.

Hau argituta, beraz, zergatik da garrantzitsu gure izen komertziala edo marka erregistratzea?

Oinarrian, komeni da gure produktu edo zerbitzuaren identifikatzailea babestea, beste edonor berauetaz eta izan dezaketen ospeaz baliatzea ekiditeko. Erregistratzen ez baduzu lehiakideek ken diezazukete.

Enpresa bakoitzak izen komertzial bakarra erregistra dezake, baina nahi adina marka. Eskaera aurkezteko unean, izen komertzialak edo markak diseinu grafikoren bat, tipografia zehatzik edo kolore konkreturen bat baldin badu, diseinu garatua aurkeztu behar da, itxia.

Erregistroak ezartzen duen babes tartea 10 urtekoa da, erregistro egunetik hasita. 8 eta 15 hilabete artean irauten du tramiteak. 10 urteko tartea gaindituta, marka edo izen komertzialaren babesa betirako berritu daiteke.

Lehen erregistroaren kostua 144,58 euroko da, elektronikoki eginez gero %15eko deskontuarekin, 122,89 eurokoa izanaz. Eskaera berean bigarren marka edo izen komertzial baten babesa eskatuz gero, kostua 93 eurokoa izango da.

Marka erregistratu nahi duzu? Egin Adaki Komunikazioarekin.

Erraz gogoratzekoa

Prozesu honetan zehar argi dago zailena marka definitzea dela, zure identifikazio zeinua. Gogoratzeko eta produktuekin identifikatzeko erraza izatea da premisa nagusia. Irisgarriak behar dute izan.

Baina edozein izen jarri diezaiokegu markari? Erregistroak baimentzen du izen soilak, izen ugariren baturak, irudiak, figurak, sinboloak, grafikoak, letrak, zifrak eta forma tridimentsionalak erregistratzea. Merkatuaren logikak honako irudikapenak aintzatesten ditu:

  • Hitzak eta konbinazioak.
  • Irudiak, figurak, sinboloak eta marrazkiak.
  • Letrak, zifrak eta konbinazioak.
  • Forma tridimentsionalak.

Badira debekuak ere: izen generikoak, produktu edo zerbitzu bat irudikatzen duten zeinuak, adierazle geografikoak, zeinu engainagarriak edota ordena publikoaren aurkakoak. Noski, ezin dira ere lehiakideen antzerakoak edota berdinak diren irudikapenak erabili.

Zure enpresaren logotipoa nahi duzu sortu? Adaki komunikazioa da zure enpresa.

Ayudas de SPRI para la implantación de las TEICs en pymes industriales

logotipo SpriYa está abierto el plazo para la solicitud de ayudas que otorgará SPRI a través de su programa Industria Digitala para la implantación de TEICs en pymes industriales.

Las subvenciones para la incorporación de las Tecnologías de la Electrónica, la Información y las Comunicaciones están dirigidas a las pequeñas y medianas empresas de carácter industrial manufacturero.

El plazo para las solicitudes finalizará el próximo 25 de septiembre.

Entre los requisitos para acceder a las ayudas están:

  • Cumplir la condición de Pyme.
  • Disponer de un centro de actividad industrial en la CAV.
  • Realizar la actuación subvencionable en la CAV.

El programa Industria Digitala subvencionará, entre otros, proyectos de:

  • Gestión de la cadena de suministro
  • Gestión integrada de la información de la empresa
  • Gestión de relaciones con el cliente
  • Gestión del ciclo de vida del producto
  • Sistemas de control del proceso productivo
  • Sistemas de captura de datos en planta
  • Sistemas de gestión de mantenimiento preventivo
  • Sistemas de gestión logística
  • Sensórica asociada al producto y proceso productivo
  •  Mejora o automatización de la producción en planta

Las pequeñas empresas podrán recibir una subvención de hasta el 50% sobre las inversiones aprobadas y de hasta un 30% las empresas medianas.

Este programa sustituye al anterior, Hobeki Digitala,  que este año no se pondrá en marcha.

Balore estrategikoak nola indartu edukiak sortuz

Iaz ospatu zuen Goierri Eskolak 50. urteurrena. Goierri Fundazioak kudeatzen du zentroa, hau da, bailarako 18 udalek eta berrogeitaka enpresek osaturiko erakundeak. Inguruko enpresek jende prestatua izan zezaten sortu zen. Eta aldi berean, goierritarrek inguruko enpresetan lana izan zezaten. Orduko konpromisoak indarrean jarraitzen du, indar izpirik galdu gabe.

Eskutik joan dira, beraz, enpresak, udal erakundeak eta eskola, bailararen garapenaren historian protagonismoa partekatuz. Eredugarria da eragileak batu eta denak jomuga bat izatea.

Ideia hori indartzeko eta eskola eta “patrono”en arteko harremana ikusarazteko eta balioan jartzeko, Adakin Goierri Eskolaren prentsa kabineteaz arduratzen garenez, proposamen bat luzatu genien arduradunei: hilero patronoen ordezkari bati elkarrizketa zabal bat egitea eskolaren webgunean argitaratzeko.

Ekimen honen helburua estrategikoa da, izan ere, eskolaren birtuteetako bat betidanik izan da enpresekiko duen gertutasuna, horrek ikasleei eskaintzen dizkien aukera guztiekin. Elkarrizketa hauen argitalpena, Goierri Eskolaren irudi korporatiboa indartzeko modu bat da, zentroaren oinarrizko baloreetako bat indarberritzeko bide bat, alegia.

Eta bide batez, webgunea bisitatzen duen ororen moduan, eskolako ikasleek badute aukera inguruko enpresek zer eta nola egiten duten hobeto ezagutzeko.

Behar bezalako edukiak sortzearen beharra begi bistan uzten du adibide honek.

Momentuz, bi elkarrizketa argitaratu dira Goierri Eskolaren webgunean, “Patronoekin solasean” atalean. Lehenengo elkarrizketa Leire Colomori egin genion, AMPO balbulagintzako Berrikuntza arduradunari. Bigarrena, berriz, Orkli S.Coop-eko presidente José Luis Pérezi. Piskanaka udal edo beste enpresa-patronoetako ordezkari guztiak elkarrizketatzen joango gara.

colomo-eus
Goierri Eskolako webgunaren homean iragartzen dira elkarrizketak. Kasu honetan, AMPOko berrikuntza arduraduna den Leire Colomori egindakoa.

 

orkli eusk
Orkliko lehendakariari, José Luis Pérezi, egin diogu “Patronoekin solasean” ataleko bigarren elkarrizketa.

Edukiak nola optimizatu

Noski, edukiak optimizatzeko bideak jarri behar dira, webguneko berezko trafikoa areagotuz. Besteak beste, Goierri Eskolak egiten duen moduan, ideia ona da edukiak newsletter bidez zabaltzea. Hori bai, hau egin ahal izateko, webgunean buletinera inskribatzeko aukera eskaini behar da eta datu basea osatzen joan. Horrela, erabiltzaileak bere mailean jasoko du elkarrizketaren berri eta linka klikatu beste ezer ez du egin beharrik izango edukia ikusteko.

Halaber, sare sozialak erabiliz gero zabaltzeko, are eta hobe.

Adakin web garatzailea behar dugu

Adaki Komunikazioan web garatzailearen profila duen pertsona baten bila gabiltza, lanari gogotsu ekingo diona eta taldean lan egiteko ahalmena duena. Lanpostua amatasun baja bat betetzeko da. Ezinbestekoa da hautagaiek web proiektuetan esperientzia zabala izatea, proiektuak kudeatu beharko ditu-eta.

Gutxieneko baldintzak:

  • Gutxienez hiru urteko esperientzia web proiektuetan
  • Web diseinuan ezagutza aurreratua
  • WordPress CMSaren erabilera menperatzea
  • HTML, CSS, JS eta PHP lengoaietan oinarritutako proiektuen garapena
  • Adobe Photoshop eta Adobe Illustrator programen erabilera aurreratua
  • Praktika onekiko eta kodigo garbiarekiko interesa eta erabilera
  • Erabilgarritasunarekiko interesa eta erabilera

Baloratuko da:

  • Goierri inguruan bizitzea
  • Hizkuntzen ezagupena

Eskaintzen da:

  • Egun osoko lana ordutegi malguan
  • Lan giro ona
  • Bezero interesgarriak

Interesa duzuenok, bidali zuen Curriculum Vitaea edota portfolioa, edo linka, adaki@adaki.com helbidera, “Web garatzailea” jarriz gai gisa.

 

Actualizar el CMS: ¿realmente es necesario?

WordPress 3.9 está disponible. Por favor, actualiza ahora”. Tras la irrupción de un aviso de este tipo, surge un dilema generalizado: ¿realmente es necesario hacerlo? La respuesta es SÍ. Al menos, si se quieren evitar ataques de hackers, corregir errores del software o bugs, y contar con las últimas funcionalidades del CMS (Sistema de Gestión de Contenidos) utilizado.

Gehiago irakurriActualizar el CMS: ¿realmente es necesario?

Lagun zaitzakegu?

Zure irudi korporatiboa sortuko dugu, edo daukazuna berritu. Webgunea diseinatuko dizugu.
Publizitate eta marketin kanpainetarako irudia prestatuko dizugu.

Jarri gurekin harremanetan