2015eko egutegiak: denbora ezin da ez ukitu ez entzun, baina bai ikusi!

Denbora ezin da ostu; ezta besarkatu ere. Ez usaindu, ez ukitu, ez entzun. Baina ikus daiteke. Egutegiak dira horren adibide garbia. Mahats aleak erosi ohi diren moduan, enpresek zein erakundeek badute ohitura on bat eta da euren bezeroei egutegiak oparitzea, hain iheskorra den denborari irudia eta mezua jarriz.

Egutegiak egiteko eskaerak sarritan euskara sailetik iristen zaizkigunez, euskararekin loturiko proposamen ezberdinak lantzen ditugu, betiere, gure hizkuntzaren erabileraz gizartea sentsibilizatzeko. Aurten, eta 2015ari begira, bi lelo aukeratu ditugu: “Euskara mundura, mundua euskarara” eta “Elkar-batuz, sendotu euskararen joskurak”.

Bezeroei lana errazteko, aurten ere gure web gunean zintzilikatu dugu eskaintza.

Edonola ere, gero eta gehiago dira egutegi pertsonalizatua eskatzen digutenak eta hau ere beste aukera bat da.

Nahi duzu egutegi pertsonalizatua egitea?

Hona aurreko urteetan egindako egutegi batzuk:

2014-b2014-a

2013-a2011-A

2011-b

2012-a

 

2010-a2013-b

2012-b2005

Kategoriak Orokorra

Utzi iruzkina

Lagun zaitzakegu?

Zure marka bultzatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Jarri gurekin harremanetan