Adaki Komunikazioa

Zer da maneki-nekoa?

 

Maneki-nekoa, zortearen eta aberastasunaren katua ere deitua, Japoniako eskultura sinbolikoenetarikoa da. Etxeetako edo negozioetako sarreran aurki daitekeen figura honek  aberastasunaren eta oparotasunaren ikur garrantzitsu bat irudikatzen du.

 

Maneki-neko hitzak etimologikoki bi hitz batzen ditu: “maneku”  (招く) aditzak “sartzeko gonbitea egin” esan nahi du eta “neko”  (猫) hitzak, berriz, “katua”.


Kondairak dio jauntxo feudalen garaian, bazela Tokion apaiza bat bere katuarekin bizi zena arazo ekonomiko larriak jasaten zituen tenplu erlijioso batean.
Arratsalde batean, tenpluaren inguruan ehizan ari zen jauntxo feudal bati ekaitzak harrapatu zion eta zuhaitz baten azpian babestu zen euritik. Euria baretzeko zain zegoen bitartean, gizonari laguntza ematera gerturatu zen apaizaren katua begiztatu zuen. Katuak berari jarraitzeko esan zion eta jauntxo feudala katuarengana hurbildu zen momentuan, tximistak ordura arte babestu zion zuhaitza erdibitu zuen.


Gizonak, eskerrak emateko asmoarekin, tenplu xumearen konpontze lanak finantzatu zituen eta geroztik, tenpluak aurrera egin zuen. Katua hil ondoren, maneki-nekoa sortu zen bere ohoretan. Egun hartatik aurrera, maneki-nekoaren presentziak zorte ona dakarrela diote. Horrela izango dela espero dugu.


Informazio gehiagorako: http://es.wikipedia.org/wiki/Maneki-neko


Idatzi iruzkina
laburra | luzea
 

busy
Adaki
Manekineko Mini
Flickr
Jarraitu Twitterren Adaki TB
.