Adaki Komunikazioa S.L.

Zerbitzuak

Adakik osatutako taldeak bezero bakoitzaren beharren arabera diseinatzen du lana; kontzeptu globaletik abiatzen gara eta arlo guztiak lantzen ditugu. Edozein euskarri grafikotan, webean eta multimedian aritzeko gai diren komunikazio bisualaren adituak ditugu enpresa, erakunde eta produktuen irudi onena emateko eta bere markaren nahiz produktuen egiazko balioa agerian uzteko. Askotariko zerbitzuak eskaintzen ditugu, besteak beste, Komunikazio Estrategiak, Argitaratzeak, Web eta Multimedia, Publizitatea, Ekitaldiak, Erakusketak, Erakusleihoen atontzeak...

Komunikazioa

Adakin gure bezeroen publizitateko eta komunikazioko baliabideak kudeatzen ditugu, beren helburuek eta komunikazioko kanpaina globalek duten garrantziaz jabetuta. Komunikazio planak egitean, bezero bakoitzaren filosofiaren arabera kudeatzen ditugu publizitateko baliabideak, bitartekoen kudeaketan hasi eta kanpainaren diseinu osoa egin arte. Eskuz esku egiten dugu lan marketineko eta salmentako sailekin, emaitza onenak lortzeko eta beren inbertsioari ahal bezain beste etekina ateratzeko.
Bestalde, komunikazioko estrategiak ezartzen ditugu gure bezero diren enpresen eta erakundeen alderdi aipagarrienen berri emateko; hartara, maizago agertzen eta ikusten dira hedabideetan. Horrez gain, informazioa zabaltzeko hedabide egokienak ( prentsa, irratia, Internet..) eta euskarri onenak aukeratzen ditugu (prentsaurrekoak, dossierrak, prentsa oharrak, newsletterak, ekitaldiak ..).
 

Marka Irudia

Zure marka sortzen eta kudeatzen dugu, zure enpresaren edo erakundearen baliabide nagusietakoa baita. Prozesu osoa kudeatzen dugu, marka berrien sorreran hasita (Naming), nortasun korporatiboaren euskarri eta formatu guztietan garatu eta komunikazio nahiz publizitate kanpainen bidez zabaldu arteraino.
Marka eraikitzeko prozesu osoa egiten dugu zuzenean edo zeharka izenari lotutako baliabide guztien administrazio estrategikoaren bitartez. Hala, markaren balioan eragiten dugu, bai bezeroari bai markaren jabe den enpresari begira.
 

Argitaratzea

Argitaratzeko lana arlo handienetako bat da komunikazio korporatiboaren barruan. Gure lanean era guztietako katalogoak, liburuxkak, eskuliburu korporatiboak, liburuak eta memoriak diseinatzen eta sortzen ditugu. Tresna horiek bezeroen esku jarritako produktu erakargarriak dira, enpresa bakoitzaren egiazko dimentsioaren berri ematen baitute.
Prozesuak proiektuaren jatorrizko ideia eta ondorengo fase guztiak biltzen ditu, alegia: diseinua, edukien sorrera, maketazioa, testuen zuzenketa, ekoizpena eta inprimaketa. Adakiren arabera, diseinu, irudi, material eta edukien konbinazioa da argitaratze-lana; hori dena arreta handiz nahastuta, pieza bakanak sortzen dira.
 

Web/multimedia

Web-orrien garapena eta diseinua. Zure WEBaren diseinu eta aplikazio egokiena egiten dugu, erabilgarritasun maila onenaz hornituta. Era berean, sarean kokatzeko estrategia onenak ezartzen ditugu, edukiak eguneratzeko tresnen, web 2.0ren edo newslettersen bidez.
Adakin estrategia bateratuak ezartzen ditugu bezeroarekin batera eta konponbide onenak, formatu egokienak eta teknologia berriek eskainitako aukera onenak hautatzeko aholkularitza eskaintzen diogu. Era berean, web, Intranet, CD edo bideo euskarrian aplikatzen ditugu.
 

Besteak

(ekitaldiak, erakusketak, seinaleak jartzea, erakusleihoak atontzea, errotulazioa, ... )

Era berean, Adakik ad-hoc lanak egiten ditu bezeroen beharren arabera, esate baterako, eremu publiko nahiz pribatuetan seinaleak jartzea, enpresen eta ibilgailuen errotulazioa egitea edo saltoki nahiz salmenta zentroen erakusleihoak atontzea.
   
Adaki
Flickr
Jarraitu Twitterren Adaki TB