Adaki Komunikazioa S.L.

Web

Sare sozialetan formatzeko diru laguntzak

2012-05-16

 131404860

 

Askok esparru pertsonalean lagunekin eta familiarekin komunikatzeko sare sozialak erabiltzen dituzte. Hala ere, enpresentzat ere erabilgarria izan daiteke, eta erabili beharko lituzkete, marketin eta komunikazio tresna gisa. Eusko Jaurlaritzaren Hobetuz programari esker diruz lagundutako sare sozialen kurtsoak egin daitezke. Programa hau Euskal Autonomi Erkidegoko enpresei formazioa emateko da.

 

   

Fumbarriren webgune berria

2012-03-22

fumbarri-web

 

 

Hilabete honetan Fumbarri enpresako webgunea argitaratu dugu. Fumbarri Europa mailako erreferentea da automobilgintza, zementugintza, inprenta, plastiko injekzioa, balbula eta makina erreminta sektoreetan eta webgune honen jomuga nagusia informazioa berregituratzea izan da produkzioan duten ahalmena nabarmentzeko.  Gure helburua Fumbarriren lana modu bisual batean erakustea izan da eta horretarako, Europa osoan bereizten dituen profesionaltasuna eta sendotasuna azpimarratu ditugu.

www.fumbarri.com

   

Web programatzaile baten bila gabiltza

2012-03-19

 

Informatico

 

 

 

Adaki Komunikazioa handitzen ari da eta lan-eskaintza berri bat argitaratzeaz pozten gara. Oraingo honetan, web programatzaile baten bila gabiltza.


Ezagutza anitzeko pertsona bat behar dugu, programazio lengoaietan (PHP, ASP, JavaScript…), Ajax eta frameworks (jQuery) egituren garapenean ezagutza duena, baita Wordpress, HTML5 eta CSS3-an ere. Gainera, hautagaiak kokapenaren hobekuntzan (SEO) esperientzia izan behar du eta Photoshop, Flash eta webguneen maketazioa ezagutzak izatea baloratuko da.


Webguneak egingo ditu, baita aplikazio desberdinak ere mugikorrak eta tabletak bezalako interfazeetarako.

 

Informazio gehiagorako: klikatu hemen

   

Integiko webgune berria

2012-03-19

integi-web-home

 

Joan den astean makina-erraminta sektoreko lehen mailan dagoen Integi enpresa ermuatarraren webgunea publikatu genuen.  Europar fabrikatzaile honek moleteatzeko erramintak eta brotxaketa birakorreko buruak egiten ditu eta AFM (Asociación Española de Fabricantes de Máquinas-herramienta, Accesorios, Componentes y Herramientas) elkarteko kide da.

www.integi.com

   

Zure web orrialdearen eraketan %40ra arteko diru laguntza

2012-03-16

dirulaguntza


SPRIk, lehia eraldatzeko enpresen garapenerako agentziak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak  webguneak sortzeko edo eraberritzeko diru laguntzak mantendu dituzte. 


   

WeTransfer, fitxategien doako transferentzia

2012-03-14

adaki wetransfer

 

 

WeTransfer inolako instalaziorik behar ez duen  2GB arteko fitxategiak bidaltzeko doako plataforma bat da. Zerbitzu honen bitartez, modu erraz eta azkar batean pisu handiko dokumentuak bidali ditzakegu.

   

Webgune Onenaren Saria Smile Festival 2012 jaialdian

2012-02-29

 

Otsailaren 24ean 2012.urteko Smile Festival jaialdian Webgune Onenaren saria jaso genuen “Verano Azul” proiektuarekin.

 

"Verano Azul" kanpaina iazko uztailean egin genuen agentziako bezeroei udako oporrak hasten zirela komunikatzeko helburuarekin. Gure bezeroen perfila aintzat hartuta, kanpainaren leitmotiva telesail ezaguneko neska-mutilei, Carmelo Bernaolari eta Antonio Mercerori omenaldi bat egitea izan zen, haurtzaroan haiei esker pasa genituen momentu alaiak eskertzeko.

 

   

Webgune Onenaren Saria Smile Festival 2012an

2012-02-23


adaki ganadores_smilefestival_eusk



Adaki Komunikazioak “Smile Festival” jaialdiko 2. edizioan “Webgune Onenaren” saria jaso du; izaera europarra duen jaialdi honek publizitate estrategia moduan umorea erabili duten Europako kanpainak saritzen ditu.

   

Adaki Komunikazioa finalista Smile Festival-en

2012-02-23

adaki finalista_smilefestival_eusk


Adaki Komunikazioa “Smile Festival”-eko “Webgune Onena” atalean hautatua izan da; izaera  europarra duen jaialdi honek publizitate estrategia moduan umorea erabili duten Europako kanpainak saritzen ditu.

   

Fagor Automationen webgune berria

2011-07-06

fagor

Fagor Automationek webgune berria aurkeztu du bezeroen eta nazioarteko publikoen artean komunikazioa berriztatzeko eta arintzeko apustuarekin.

Fagor Automation ha presentado su nuevo sitio web con una apuesta clara por innovar y agilizar la comunicación entre sus clientes y su público internacional.

 

 

Egin dugun webgune berrian Fagor Automationen egitekoa modu interaktibo eta ikustetsuan erakusten saiatu gara, balio korporatiboak nabarmentzen, hala nola, gertutasuna, malgutasuna eta teknologia eta berrikuntza, bideo korporatibo eta negozio bakoitzaren azalpenezko bideoak gehituta.

Fagor Automation Adaki Komunikazioarekin batera, orain dela urtebetewww.automationintheworld.com blogarekin hasi zen, online komunikazio plan batean murgilduta dago. Plan honen bigarren faseak, Fagor Automation webgune berri eta dinamiko batekin hornitzeaz gain, sare sozialen munduan  sartzea ere ekarri du (TwitterVimeo eta Flickr).

La nueva página web que hemos realizado  es un sitio web donde se ha tratado de mostrar la labor de Fagor Automation de la manera más visual e interactiva posible, predominando los valores corporativos como la cercanía, la flexibilidad así como la tecnología y la innovación, con la incorporación del video corporativo y videos explicativos de cada uno de los negocios.

Fagor Automation junto con Adaki Komunikazioa ha activado un plan de comunicación online que comenzó con el lanzamiento del blogwww.automationintheworld.com, hace ya justamente un año. La segunda fase de este plan de comunicación online no sólo ha dotado a Fagor Automation de una nueva y dinámica página web, también se ha sumergido en el mundo de la redes sociales  incorporándose  a TwitterVimeo y Flickr.

   

Adaki
Manekineko Mini
Flickr
Jarraitu Twitterren Adaki TB