Adaki Komunikazioa

Lege Oharra

Lege-ohar honek (aurrerantzean “lege-oharra”) www.adaki.com webgunearen erabilera arautzen du. Webgunea ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA, S.L. enpresarena da. IFK: B20828729. Helbide soziala Anduaga poligonoan, 5. 2. 4 helbidean du eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago.

 

Legedia
Webgune honetako edukiak eta zerbitzuak, eta ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZTATEA, S.L eta webgunearen erabiltzaileen arteko harremana Espainiako legediak eta jurisdikzioak babesten dute, haien eraginpean geratzen delarik.

Alderdiek uko egiten die dagokien eskumenari eta Gipuzkoako epaitegi eta auzitegien esku uzten dute egungo kontratu baldintzetan sor daitekeen edozein eztabaidaren gaineko interpretazioa edo exekuzioa.

 

Edukia eta erabilera
Erabiltzailea jakinaren gainean geratzen da eta onartzen du, webgune honetara sartzeak ez duela inolaz ere esan nahi ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA, S.L enpresarekin harreman komertzial bat hastea.

Webgunearen jabeak ez du zertan bat etorri kolaboratzaileek bertan adierazitako iritziekin. Merkataritza sozietateak eskubidea du dagozkion aldaketak egiteko webgunean, aurrez abisatu gabe. Edukiak aldatu, kendu edo gehitu ditzake eta baita webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzuak ere, zerbitzarietan nola aurkezten edo kokatzen diren arabera.


Jabetza intelektuala eta industriala
ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA, S.L. enpresak du webgunearen, haren diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektuala ustiatzeko eskubidea. Beraz, debekatuta dago webguneko edukiak kopiatzea, zabaltzea, publikoki jakinaraztea, aldatzea edo bestelakoak egitea, baita iturriak adierazten badira ere, baldin eta ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA, S.L enpresak idatziz baimena ematen ez badu. Enpresaren webunean dauden izen komertzial, marka edo edonolako zeinuak euren jabetza dute eta legeak babesten ditu.

 

Estekak
Webgunean agertzen diren estekak (linkak) informatzeko baino ez dira eta inolaz ere ez dira iradokizunak, gonbidapenak edo gomendioak.

 

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa
Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan oinarriturik, ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A.k jakinarazten du erabiltzaileen datuak enpresak sorturiko fitxategi automatizatu batean gordetzen direla, eta fitxategiaren mantenua zein erabiltzaileekiko harreman-eta informazio-kudeaketa bere ardurapean geratzen direla. Zuk baimena ematen duzu zure datuak aipaturiko fitxategian gordetzeko eta merkataritza sozietatearen produktuen gaineko informazioa igortzeko. Ondoan azaltzen diren baldintzak onartzean, ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A.k erabiltzailearen oinarrizko datuak erabiliko ditu enpresako hainbat zerbitzuetarako.


Fitxategiaren eta formularioen kudeaketa

Webgunean sartu eta zenbait zerbitzu erabiltzeko, beharrezkoa da erregistro-orria betetzea. Erabiltzaileak ezingo du web orrian harpidetu, izena eman edota promozioetan parte hartu bere datu pertsonalak eman eta datuen babesa ziurtatzen duen politika onartu ezean.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datuen Babesa arautzen duen Abenduaren 21eko Lege Organikoko 1720/2077 Errege Dekretuan agertzen diren segurtasun neurriekin
bat eginez, jakinarazten da erabiltzaile gisa izena eman duen pertsona ororen datuak ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A.ren fitxategi batean gordetzen direla, sozietate-egoitza Gipuzkoan duena, Anduaga poligonoan 5-2.4, 20709 Ezkio-Itsason.

 

Zehaztasuna eta ziurtasuna datuetan
Erabiltzailea da erantzule bakarra emandako datuen ziurtasun eta zehaztasunean, eta ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A. erantzukizun orotatik at geratzen da. Era berean, erabiltzaileek datuen egiazkotasuna eta zehaztasuna bermatzen dute, baita datuon eguneraketa eta mantenua ere. Erabiltzaileak onartzen du informazio osoa eta zuzena ematea erregistro-orri edota harpidetzan. ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A. ez da egiazkoak ez diren informazioen jabe egiten, ezta beste iturri batzuen izenean egiten diren informazioaz ere. Hori dela eta, ez du euren inguruko erabileraren erantzukizunik hartzen. ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A.k webguneko informazioaren eguneraketa, aldaketak eta ezabatzeko eskubidea dauka, baita informazioen sarbidea murriztu edota ixtekoa ere. ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A.ri erabiltzaileen kalte eta akatsen erantzukizunetatik salbuesten zaio, informazioa ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A. ez den beste iturri batetik datorren bitartean.


Cookieak
Webgunera sartzeak cookien erabili behar izatea ekar dezake. Cookieak erabiltzaile bakoitzaren nabigatzailean biltzen diren informazio txikiak dira zerbitzariak gerora erabil dezakeen informazioa gogoratu ahal izateko.
Informazio horri tarteko, erabiltzailearen identifikazioa ahalbidetzen da eta bere zaletasun pertsonalak gorde daitezke, bisiten inguruko informazio teknikoa edota bisitaturiko orrialde zehatzak bezala.


Helburuak
ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA, S.A.ren helburuak erabiltzailearen mantenua eta kudeaketa zuzenak dira, baita informazioa, oro har, ere.

 

Adin txikikoak
Zerbitzuak adin txikiko gazteei zuzentzen badira, ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A.k guraso edo tutoreen onespena eskatuko du datu pertsonalak bildu edota datuok automatizatzeko.


Datuak hirugarren bati eman
ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA, S.L.k ez dizkio datuak hirugarren erabiltzaile bati emango.


Sarbide eskubidea, zuzenketa, baliogabetzea eta aurkakotasuna
Erabiltzaileek euren mezuak idatzi eta sarbide eskubidea, zuzenketa, baliogabetzea eta aurkakotasuna adieraz dezakete Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora idatziz, edota posta arruntaz, ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A., Erreferentzia LOPD, Anduaga poligonoa, 5-2.4, 20709 Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa helbidera zuzenduz.

Datuen Babesaren inguruko urtarrilaren 19ko 1/1998 araudia betez, beharrezkoa da ADAKI, DISEINUA ETA KOMUNIKAZIOA S.A.ra NANaren fotokopia bidaltzea, izan ere, erabiltzailearen erregistro-datuak eta aldaketak egin ahal izango dira webgunean bertan, erabiltzailearen izena eta pasahitza erabiliz.


Segurtasun neurriak
ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A.k legalki beharrezkoak diren datu pertsonalen segurtasun maila zehaztu du, ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A.k bere gain dituen datuon erabilera txarra, galera, aldaketa eta lapurreta saihesteko. ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A.k ez du sistema elektroniko eta operatiboaren matxura eta deskonexioaren, interferentzien, birus informatikoen eta matxura telefonikoen ondorioz sor daitezkeen arazoen erantzukizunik hartzen ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A.ren arazo izan ez den bitartean; sistema elektronikoaren erabileran blokeoa telefono linearen, Internetaren edo beste hainbat sistema elektronikoren gainkarga dela-eta. Hortaz, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.

 

Onespena
Erabiltzaileak adierazten du jakinaren gainean dagoela datu pertsonalen inguruko segurtasunaz, eta onartzen du ADAKI, DISEINUA ETA PUBLIZITATEA S.A.k euren gainean egiten duen trataera, Datuen Babesa Politika honetan agertzen diren helburuak kontuan izanik. Zenbait zerbitzuk baldintza konkretuak dituzte datu pertsonalen segurtasunari dagokionez.

Adaki
Manekineko Mini
Flickr
Jarraitu Twitterren Adaki TB
.