Sinboloa

Logotipoa

Hegalak Zabalik Fundazioa markaren bertsio kromatikoak

Hegalak Zabalik Fundazioa marka irudiarentzat papergintza

Hegalak Zabalik Fundaziorako webgunearen diseinua eta garapenaren proposamena

Hegalak Zabalik Fundaziorako marka aplikazioaren proposamena

Deskribapena:
Adaki Komunikazioak Hegalak Zabalik Fundazioaren marka irudia eta euskarri desberdinetarako aplikazioak diseinatu ditu: papergintza, webgunea, errotuluak, etab. Marka irudiak aniztasuna, kokapena (Donostia – San Sebastián), elkartasuna eta berdintasuna bezalako balioak helarazi behar zituela argi zeukaten. Aurkeztutako diseinua pertsonen arteko elkartasuna irudikatzen duen sinbolo batean oinarritzen da, Donostiako koloreei, zuriari eta urdinari, berebiziko garrantzia emanez. Sinbolo hau fundazioaren izena eta claimarekin osatzen da. Hegalak Zabalik Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde bat da eta helburu nagusia herritar guztien, eta bereziki dibertsitate funtzionala duten pertsonen, bizi kalitatea hobetzen laguntzea da, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez.