Adaki Komunikazioa S.L.

Blog

Komunikazioa udalgintzan giltzarri

2012-02-17

komunikazioa

 

KOMUNIKAZIOA UDALGINTZAN GILTZARRI


Herrigintzaren zutabe garrantzitsuenetakoa da komunikazioa. Bere baitan hartzen dituelako: 
• Informazioa
• Adierazpena
• Gardentasuna
• Parte hartzea

 

Gehiago irakurri: Komunikazioa udalgintzan giltzarri

   

Begisare Donostiako Boulevardean

2012-02-09

02

 

Gure lagun baten bitartez jakin genuen Begisare elkartearen berri. Erretinosi Pigmentarioa duten pertsonek osatzen dute elkartea eta 1997. urteaz geroztik Gipuzkoako kaltetuek dituzten hutsuneei erantzuten dihardute.  2011ko irailean elkar ezagutu ginen eta benetan hunkigarria izan zen guretzat Itziar, Amaia, Markel, Ramón eta beste hainbat pertsona ezagutzeko aukera izatea. Irailaren azken igandean Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna ospatzen zuten eta egun hau aitzakiatzat hartuta, Begisare elkartearen helburua gizarteak gaixotasun arraro honen berri jakitea zen.

Gehiago irakurri: Begisare Donostiako Boulevardean

   

Urtarrilak 25. Publizitatearen eguna.

2012-01-26

 

Asteazkenean publizitatearen eguna izan zen eta hori ospatzeko ostirala jai hartu dugu. Publizitate eraginkorrak duen garrantzia aintzat hartzeko Costa Ricako El Financiero atari digitalekoek prestatutako bideo hau ikustea gomendatzen dizuegu. Zorionak publizista guztioi!

   

Irudi korporatibo berria

2012-01-26

adaki-new

 

Adaki Komunikazioak irudi korporatibo berria du. 2012.urtea itxura berriarekin hasteko eta bizitzen ari garen garai hauetara egokitzeko jantzi berri bat diseinatu dugu. Gure helburua irudi korporatibo berriak bi ideia zehatz islatzea da: alde batetik, gure lan-eremua komunikazioa bere osotasunean dela azpimarratu nahi dugu eta hori indartzeko, irudi korporatibo berria diseinatzerakoan aldaketa bat egin dugu, hau da, 2012.urtetik aurrera gure izena Adaki Komunikazioa izango da.


Guretzat garrantzitsua den bigarren ideia 2.0 kulturaren munduan murgiltzea da. Informazioa eta Komunikazio Teknologiak (IKT) puri-purian dauden garai hauetan irudi korporatiboan guztiek erabil dezakegun tipografia bat erabiltzea garrantzitsua da. 1993.urtean Matthew Carterrek Microsoft Corporation-erako sortutako Georgia tipografia izan da aukeratu duguna, sistemak dakarren tipografia bat da eta bere abantailetako bat tamaina txikietan mantentzen duen argitasuna da.


Koloreak ere tentuz aukeratu ditugu: beltza eta zian kolorea dira irudiaren kolore berriak. Inprenta munduari dagokionez, koloreen sorrerarako erabiltzen diren kolore basikoetakoak dira eta gainera, zian koloreak freskura, lasaitasuna eta berrikuntza transmititzen du.


Gure ustez irudi freskoa eta garbia lortu dugu eta espero dugu zuei ere guri adina gustatzea!

   

Zer da maneki-nekoa?

2012-01-02

 

Maneki-nekoa, zortearen eta aberastasunaren katua ere deitua, Japoniako eskultura sinbolikoenetarikoa da. Etxeetako edo negozioetako sarreran aurki daitekeen figura honek  aberastasunaren eta oparotasunaren ikur garrantzitsu bat irudikatzen du.

 

Maneki-neko hitzak etimologikoki bi hitz batzen ditu: “maneku”  (招く) aditzak “sartzeko gonbitea egin” esan nahi du eta “neko”  (猫) hitzak, berriz, “katua”.


Kondairak dio jauntxo feudalen garaian, bazela Tokion apaiza bat bere katuarekin bizi zena arazo ekonomiko larriak jasaten zituen tenplu erlijioso batean.
Arratsalde batean, tenpluaren inguruan ehizan ari zen jauntxo feudal bati ekaitzak harrapatu zion eta zuhaitz baten azpian babestu zen euritik. Euria baretzeko zain zegoen bitartean, gizonari laguntza ematera gerturatu zen apaizaren katua begiztatu zuen. Katuak berari jarraitzeko esan zion eta jauntxo feudala katuarengana hurbildu zen momentuan, tximistak ordura arte babestu zion zuhaitza erdibitu zuen.


Gizonak, eskerrak emateko asmoarekin, tenplu xumearen konpontze lanak finantzatu zituen eta geroztik, tenpluak aurrera egin zuen. Katua hil ondoren, maneki-nekoa sortu zen bere ohoretan. Egun hartatik aurrera, maneki-nekoaren presentziak zorte ona dakarrela diote. Horrela izango dela espero dugu.


Informazio gehiagorako: http://es.wikipedia.org/wiki/Maneki-neko

   

Zergatik eta zertarako aukeratu dugu?

2012-01-02

ejercito manekineko

 

 

Garai hauetan guztiok egiten dugun esfortzuaz gain, zorteak ere lagunduko gaituela uste dugu. Horrela, kanpaina honen  helburua nagusia gure maneki-nekoak zuen negozioan zortea ematea da.

 

   

Maneki-nekoaren inguruko estekak

2012-01-01

Maneki neko

 

 

http://www.rakuten.ne.jp/gold/manekineko-orner/

http://baike.baidu.com/view/122702.htm
http://bit.ly/uK57XI
http://www.onmarkproductions.com/html/maneki-neko.shtml
http://luckycat.ne.jp/english/

 

 

   

Ametsen fabrika

2011-11-21

 

 

Iritsi da  2011-2012 Gabonetako loteriaren spota . Kanpaina berriren izena “Ametsen fabrika” da eta haur batzuen istorioa kontatzen du. Izan ere, haurrak kristalezko bola magikoen  antzeko boletan loterian jolasten duten pertsonen ametsak gordetzen dituzte. Ondoren, Ametsen fabrikara joaten dira eta bertan, bolak esfera erraldoi batean sartzen dituzte. Esfera horrek aukeratuko du zein den bola irabazlea eta ondorioz, zein amets beteko den. Ea gustatzen zaizuen, guri behintzat ideia guztiz magikoa iruditu zaigu. Astelehen ona izan!

 

 

Ya ha llegado el spot de navidad de Lotería Nacional 2011-2012. La nueva campaña titulada “La fábrica de los sueños”  cuenta la historia de varios niños que guardan en algo parecido a  bolas de cristal mágicas los sueños de las personas que juegan a la Lotería de Navidad. Los niños acuden a la Fábrica de los sueños con sus bolas y las depositan en una esfera gigantesca que escoge las bolas ganadoras y por tanto, los sueños que se harán realidad. Espero que os guste, a nosotros nos ha encantado. Buen comienzo de semana!

   

¿Cómo inspirar la estrategia de identidad de negocio desde la marca hasta el liderazgo?

2011-11-11

 

“La marca es todo aquello que uno hace para conectar la estrategia del negocio con la experiencia del cliente, con el objetivo de generar preferencia, lealtad, y, consecuentemente, ventas.”

Adegi, la Asociación de Empresarios de Gipuzkoa, ha organizado una jornada sobre estrategia de marca: “¿Cómo inspirar la estrategia de identidad de negocio desde la marca hasta el liderazgo?” . En la jornada intervendrán dos expertos en la materia: Toni Segarra y Christopher Smith y nos hablarán de cómo trasladar el liderazgo de la marca personal a la marca comercial.

La jornada será el próximo lunes, 14 de noviembre,  a la tarde. En la página web de Adegi tenéis más información sobre la jornada y el modo de inscripción.

Gehiago irakurri: ¿Cómo inspirar la estrategia de identidad de negocio desde la marca hasta el liderazgo?

   

"Piruleteroak" Arzak jatetxean

2011-11-10

 

arzak jatetxea

 

Iazko gabonetan argazki-lehiaketa bat proposatu genuen; argazkiak gabonak eta gure piruleta erlazionatu behar zituen. Arzak jatetxean bi pertsonentzako bazkariaren sariduna  Fagor Automationeko Naiara Madariaga izan zen, “Gaueko Izarra” argazkiarekin. Naiara Madariagaren ordez bere lagun Aitziber Galdos eta Eneko Eizagirre joan ziren Arzakera. Inbidia pixkat emateko honako argazki hau bidali digute Juan Mari Arzak sukaldariarekin. Gustura asko ibili omen ziren jatetxean eta zer esanik ez jatekoari dagokionez, jaki berezi eta goxoak jan baitzituzten.

Gehiago irakurri: "Piruleteroak" Arzak jatetxean

   

Adaki
Manekineko Mini
Flickr
Jarraitu Twitterren Adaki TB